inprimatu
Eskatima bat Garazin
Izenburua:
Eskatima bat Garazin
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1898
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
602.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eskatima bat Garazin

 

 

 Nafarro beherak ichil entzun beza,

 Lapurdik ere bai egun ene boza:

 Hauzi bat dakusat Garazin piztua,

 Lehen bi bururen artean sartua.

 

 Donibane oro dago higitua

 Ikustea gatik hauzi ospatua

 Yuyea, sartua da ordenako kapan,

 Yendea multzatua Lizkarreko salan.

 

 Lehenik Jaun d'Apat zu zinen agertu;

 Zure arpegir ez zen ez kantitu

 Kolpez ikustean yende oste hura,

 Ez eta, ene ustez, yuyearen kapa.

 

 Huna non den gero Jaun de, Lafauria,

 Zaldun aipatua, herriko loria;

 Gora sortzeaz, bihotzaz gorago,

 Non aurki Garazin bertze bi hulako.

 

 Bakotcha zoin bere herriko burua,

 Bata bai bertzea erliyonetsua,

 Biak mintzazaile segur ederrenak,

 Izpiritu, donu eta antzedunak.

 

 Hunek gehiago zadauka grazia,

 Gehiago harek naski noblezia:

 Demboraz hauk ziren adiskide minak,

 Zertako ez dire orai e'karrenak.

 

 Aspaldi elkarrez ziren errenkura.

 Ichilik zabilan bihotzetan herra,

 Orai higitu du d'Apatek pindarra.

 

 Gizonaren baithan helas! zer den herra!

 Jaun d'Apati hartu diote haizkora;

 Fite entzun gabe bere arrazoina

 "Lafauriak, dio egina duk lana."

 

 Orduan artzen du bere luma latza,

 Eta esku bethez, kelder eta gatza;

 Bere etsaiari dio artikitzen,

 Hori, bai, Jaun d'Apat, zaut hanitz gaitzitzen.

 

 Justiziarat du berehala deithu,

 Haiskoratto hartaz emateko kontu;

 Gizona hargatik nola den itzultzen!

 Bere nahia du izatetzat hartzen.

 

 Oyhanzainak zuen bere burutarik

 Nihork eman gabe hortako manurik,

 Yaun haren funtsetan haizkora arrapatu,

 Kalte egileak nahiz gastigatu.

 

 Jaun de Lafauria da lehen mintzatu

 Bere burua du ederki garbitu;

 Bihotz guziaz dut ederretsi, Jauna!

 Zure antze, donu bai eztitasuna.

 

 Jaun d'Apatek baitu aditze chuchena

 Ikusi du laster zure arrazoina:

 Ichiltasun noble batean sortu da,

 Artea, ez baitzen ungi hedatua.

 


inprimatu