inprimatu
Errepublicari chistu!
Izenburua:
Errepublicari chistu!
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
23.zk.
Orrialdea:
1

Errepublikari chistu

 

 

 1

 

 Errepublika zer den ez dakienari (bis).

 Huna nik hox egia: Orok nausi nahi!

 Ai, ai, ai, muthila,

 Orok nausi nahi! (bis)

 

 2

 

 Liberté, égalité eta fraternité, (bis)

 Hirur gezur horiek egiak balire!

 Ai, ai, ai, muthila,

 Egiak balire! (bis)

 

 3

 

 Lehengo demboretan errege batto zen; (bis)

 Orai oro errege, hori duk hoi zuzen!

 Ai, ai, ai, muthila,

 Hori duk, hoi zuzen. (bis)

 

 4

 

 Ni ere errege nauk, bainan ez aisian, (bis)

 Bertzeak gainean eta ni bethi azpian.

 Ai, ai, ai, muthila,

 Ni bethi azpian. (bis)

 

 5

 

 Podor' eta karguak, lehen, oi! zer gauzak! (bis)

 Indarrak ditik orai ziri baten bozak.

 Ai, ai, ai, mutila,

 Ziri baten bozak. (bis)

 

 6

 

 Buruzagitzat lehen handi behar zuan; (bis)

 Orai ttiki-ta tcharrak nausi tuk multzuan.

 Ai, ai, ai, muthila,

 Nausi tuk multzuan. (bis)

 

 7

 

 Kadet astaphutz oihuz ari zuan behin: (bis)

 Errepublikak gaitik egia oro berdin.

 Ai, ai, ai, muthila,

 Egin oro berdin. (bis)

 

 8

 

 Ihardexi zitzaion: Errepublikak to! (bis)

 Hi segurik bagoka bethi berdin asto

 Ai, ai, ai, muthila,

 Bethi berdin asto. (bis)

 

 9

 

 Errepublikak behar balu  presidentik, (bis)

 Kadet astaphutz bezain gisa denik ez dik.

 Ai, ai, ai, muthila,

 Gisa denik ez, dik. (bis)

 

 10

 

 Errepublikak, oi! zein kargutiar! (bis)

 Heien politika da: Hi khen eta ni jar!

 Ai, ai, ai, muthila

 Hi khen eta ni jar! (bis)

 

 11

 

 Bertzen gostuz hainbertze aise bizi nahiz, (bis)

 Bazter guziak dire bethe aintzindariz.

 Ai, ai, ai, muthila,

 Bethe aintzindaritz. (bis)

 

 12

 

 Lehengo gobernuez errenkura hintzen; (bis)

 Orai muthila, orai ikhasak bizitzeu.

 Ai, ai, ai muthila, (bis)

 Ikhasak bizitzen.

 

 13

 

 Eskualduneri eiki etzaukuk ixusi, (bis)

 Apho chanfarin hoiek baititugu nausi

 Ai, ai, ai, muthila,

 Baititugu nausi. (bis)

 

 14

 

 Biba, biba Liberté, erran eta gero, (bis)

 Heien nahirik baizen guk deusik ez libro.

 Ai, ai, ai, muthila,

 Guk deusik ez libro. (bis)

 

 15

 

 Ez jaun, bainan jaunchkilak Jainkorik gabeak (bis)

 Horra zer diren gure lege egileak.

 Ai, ai, ai, muthila,

 Lege egileak. (bis)

 

 16

 

 Bainan Jainkorik gabe ez duk ez gizonik, (bis)

 Gizoneri zuzenez deus mana dironik.

 Ai, ai, ai, muthila.

 Deus mana dironik. (bis)

 

 17

 

 Eta gu Eskualdunak nor bai eta nor ez, (bis)

 Manatuak garela holako gizonez.

 Ai, ai, ai, muthila,

 Holako gizonez. (bis)

 

 18

 

 Eskualduna Frantzian zerbeit zen oraino, (bis)

 Frantzia handi eta gora zagoeno.

 Ai, ai, ai, muthila,

 Gora zagoeno. (bis)

 

 19

 

 Franxes egotekotzat Eskualdunak hau du, (bis)

 Ez laitekela behar sobera aphaldu.

 Ai, ai, ai, muthila,

 Sobera aphaldu. (bis)

 


inprimatu