inprimatu
Erran duzun bezala, Gratien maitia
Izenburua:
Erran duzun bezala, Gratien maitia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
239.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erran duzun bezala.

 

 

 1

 

 Erran duzun bezala, Gratien maitia,

 Eritasun bat badut nic bainitz handia;

 Mafrundi eta sukharra bat eta bertzia

 Deus handiric ez dire; bainan gosetia!!

 

 2

 

 Gaitzac ninduenean ondikotz sesitu,

 Nere biziaz nuen bethikotz etsitu.

 Biharamunean nintzen ohean gelditu;

 Jeki nintzenekotzat bazen apetitu.

 

 3

 

 Barraiatu zenean gaitzaren berria,

 Guziec nahi zuten ikhusi eria.

 Batec erraiten zuen: "triste du begia!"

 Bertzeac haren ondotic: "gaitza du handia."

 

 4

 

 Berac memento hartan zer zuen pentsatzen,

 Adiskide maitea, ez dautzut erraiten;

 Gaitza haren baitharic oraino urrun zen;

 Ezen pausatu nahiz gelditua nintzen.

 

 5

 

 Jeki eta goan behar zen infirmeriarat,

 Bainan han sartzekotzat behar zen papera:

 Eman zautanean beraz Leoutrec afera,

 Goan nintzen berehala erien athera.

 

 6

 

 Athea ideki eta nic zer dut ikhusten?

 Boltichur bat lasterka ni ganat heldu zen.

 Halto, adiskidea! ez duzu aditzen?

 Pasaportaric gabe ez da hemen sartzen.

 

 7

 

 Nic orduan sakelan sartzen dut eskua,

 Eta atheratzen dut paper galdetua.

 Erraiten dudalaric: oi milla debrua!

 Nongo presondegian othe nauc sartua?

 

 8

 

 Boltichurra heldu da kadira batekin.

 Eta erraiten darot: jar zaite hor, Pattin.

 Nic berritz errepusta: milesker kattalin,

 Othoi, fite zatozkit gosariarekin.

 

 9

 

 Oren baten buruan huna Boltichurra.

 Jauna, zer plazer duzu. tisana ala ura?

 Ichil zaite, kattalin; ez naiz trufa gura;

 Othoi, emadazu fite oilasko bat sura.

 

 10

 

 Goiza pasatu eta ethorri eguerdi:

 Bainan ene oilaskoa ez baitzen ageri!

 Orduan erraiten diot ene lagunari;

 Sendo daitekeena ez dadila eri.

 

 11

 

 Eguerdi pasatu eta oren bat harekin;

 Boltichurra heldu da arroltze batekin,

 Erraiten dautalaric: Orizu hau, Pattin;

 Ongi izanen zare gaurko zu hunekin.

 

 12

 

 "Zein oilarrec errun du arroltze eder hau?

 Irets netzazke betan holako hamalau!

 Jadanic iragan ditut aski arin hi gau;

 Helduden gauarentzat marka ona duc hau!

 

 13

 

 Eguna pasatu eta ethorri arratsa;

 Gau hartako ametsentzat ez nintzen ez lotsa.

 Ez zen laster ethorri biharamun goiza;

 Behiti jautsi nintzen, sendaturic ontsa.

 

 14

 

 Jadanic jastatu dut nic presondegi frango,

 Bainan orotan bazen zerbeit asetzeko.

 Goitikoan hazkar, behitikoan flako;

 Ez nauc ni gehiago infirmeriarako.

 


inprimatu