inprimatu
Ene charamelaren auhen minak
Izenburua:
Ene charamelaren auhen minak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1199.zk.
Orrialdea:
4

Ene charamelaren auhen minak

 

 

 Ator, ator ene lira,

 Ene lagun leiala,

 Ator auhendatzera

 Ene zorte krudela:

 Orai athera-etzatzik

 Hire soinu saminak,

 Oiharzunari errotik

 Hik ene bihotz minak.

 

 Iitsoan ikhus-azu

 Untzi diruz bethea;

 Orai artio egin du

 Bai uruski bidea:

 Uhinak dire apaltzen

 Hiren inguruetan

 Haizeak ditu hampatzen

 Haren belak iorietan.

 

 Hurbildua da porturat

 Lorios eta fier (supher);

 Horra non doan sartzerat

 Aberats eta eder.

 Jadanik plegatzen ditu

 Plegatzen bere belak

 Hala choriak hesten tu

 Kaletzean hegalak.

 

 Kolpe kolpez altchatzen da

 Furian chirimola

 Ontzia kostarat doha,

 Arrolaka dabillala;

 Hara hara non den hari

 Uhiņekin guduan;

 Galdu behar du tristeki

 Portuaren aldean...

 

 Egik auhen ene lira

 Egik minki auhena

 Ni nauk oi nauk untzi hura

 Funditzerat nohana;

 Harat hunat arrolaka,

 Gaitzak bere besotan

 Nabillak pulumpaka

 Tombaren uhinetan

 

 Oraņo deusek bidean

 En ninduen trabatu:

 Ez dut ene itsasoan

 Arrokarik aurhitu:

 Helas! orai naizenean

 Porturat allegatu,

 Behar naiz ni uhinpean

 Uhinpean funditu,

 

 Chirriparen bazterrean

 Eder zagon zuhaitza;

 Erroak barna lurrean

 Aldaskaz aberatsa,

 Burua zaraman gora

 Fresko eta ostotsu:

 O zuhaitzaren ederra

 Hor bizi behar balu!

 

 Bere sor lekutik goizean,

 Norbeitek du idoki;

 Atze lur idor hotzean

 Bislandatu kruelki:

 Eta hasi da ihartzen

 Yadan arrats bereko;

 Bihar ez da on izanen

 Baizen su egiteko...

 

 Egik auhen ene Lira

 Egik minki auhena;

 Ni nauk ni nauk zuhaitz hura

 Ihartzera nohana:

 Helas! ene sor lurrean

 Eder indartsu nintsen;

 Landatua lur atzean

 Bihar ez niz izanen.

 

 Harat, hunat hegaldatzen

 Ikusazu paluma;

 Maiteki bazka bilhatzen

 Bere amentzat ama:

 Lotsarik beldurrik gabe

 Hor hemenka dabila;

 Ez du gogoan deus ere

 Baizen bere familia.

 

 Gaichoa! zeru goratik

 Miruak ikusi du;

 Haren aztaparretarik

 Nork oi nork kenduko du

 Jadan airean behera

 Tiroaren pareko,

 Hegaztin izarra gaņera

 Gaichoari dohako...

 

 Egik auhen ene Lira

 Egik minki auhena!

 Ni nauk ni paluma hura

 Herioak naukana:

 Arioentzat bozka biltzen

 Trankilki nabillala,

 Gaitzak niauk arrapatzen

 Sortzearen krudela!

 

 Seme batek utzi zuen

 Bere ama emea,

 Utzi nahi ez baitzuten

 Amarekin semea

 Haurrak zuen maite.

 Amak ere bai haurra;

 O dolore! o lastima?

 Separatze gogorra:

 

 Ama ganik urrun dela

 Gaitzak hartu du tente hura

 Amaren zorte krudela

 Haurra dohako hiltzera

 Bere haurra galduz geroz

 Amak du hil beharko

 Ez bide da bizitzekotz

 Haurra gabe biziko...

 

 Egik auhen ene Lira

 O dolore! O lastima!

 Ni nauk ni nauk seme hura

 Ama hura ene ama:

 Ni bakarrik zahartzeko

 Esperantza nindian;

 Ez dik nihork altchatuko

 Oi erortzen denean.

 

 Yauna zuk ene bizia

 Hartu nahi baduzu,

 Zu zare ene nausia,

 Zurea da hartzazu;

 Gogotik dauzut ematen,

 Jauna, ene arima;

 Hiltzerakoan ene ama...


inprimatu