inprimatu
Ene charamelaren auhen minak
Izenburua:
Ene charamelaren auhen minak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
603.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ene charamelaren auhen minak

 

 

 Ator, ator ene lira,

 Ene lagun lei da,

 Ator auhendatzera

 Ene zorte, krudela

 0rai athera-etzatzak

 Hire soinu saminak,

 Oihartzunari errotzik

 Hik ene bihotz arinak.

 

 Itsasoan ikhus-azu

 Untzi diruz bethea;

 Orai artio egin du

 Bai uruski bidea

 Uhinak dire apaltzen

 Haren inguruetan

 Haizeak ditu hampatzen

 Haren belak lorietan.

 

 Hurbildua da porturat

 Lorios eta fier (supher);

 Horra non doan sartzerat

 Aberats eta eder.

 Jadanik plegatzen ditu

 Plegatzen bere belak

 Hala chorierk hesten tu

 Kalatzean hegalak.

 

 Kolpe kolpez altchatzen da

 Furian chirimola;

 Untzia kostarat doha,

 Arrolaka derbillala:

 Hara hara non den hari

 Uhiņekin guduan;

 Galdu behar du tristeki

 Portuaren aldean...

 

 Egik auhen ene lira

 Egik minki auhena:

 Ni nauk ni nauk untzi hura

 Funditzen nohana;

 Harat hunat arrabolaka,

 Gaitzik bere besotan

 Nabillak pulumpaka

 Tombaren uhinetan

 

 Oraņo deusek bidean

 Ez ninduen trabatu;

 Ez dut ene itsasoan

 Arrokarik aurkitu

 Helas! orai naizenean

 Porturat allegatu,

 Behar naiz ni uhinpean

 Uhinpean funditu.

 

 Chirriparen bazterrean

 Eder zagon zuhaitza;

 Erroak barna lurrean

 Adaskaz aberatsa,

 Burua zaraman gora

 Fresko eta ostotsu

 zuhaitzaren ederra

 Hor bizi behar balu!

 

 Bere sor lekutik goisean,

 Norbaitek du idoki;

 Atze lur idor hotzean

 Bislandatu kruelki

 Eta hasi da ihartzen

 Yadan arrats bereko;

 Bihar ez da on izanen

 Baizen su egiteko...

 

 Egik auhen ene Lira

 Egik minki auhena;

 Ni nauk ni nauk zuhaitz hura

 uhartzera nohana

 Helas! ene sor lurrean

 Eder indarthu nintzen;

 Landatua lur atzean

 Bihar ez niz izanen.

 

 Harat, hunat hegal latzen

 Ikusazu paluma;

 Maiteki bazka bilhatzen

 Bere umentzat ama:

 Lotsarik beldurrik gabe

 Hor hemenka dabila;

 Ez du gogoan deus ere

 Baizen bere famillia.

 

 Gaichoa! zeru goratik

 Miruak ikusi du;

 Haren aztaparretarik

 Nork oi nork kenduko du;

 Jadan airean behera

 Tiroaren pareko,

 Hegaztin izarra gaņera

 Gaichoari dohako

 

 Egik auhen ene Lira

 Egik minki auhena!

 Ni nauk ni paluma hura

 Herioak naukana:

 Arimentzat bazka biltzen

 Trankilki nabillala,

 Gaitzik niauk arrapatzen

 Sortzearen krudela!

 

 Seme batik utzi zuen

 Bere ama emea,

 Utzi nahi ez baitzuten

 Amarekin semea

 Haurrak zuen maite ama

 Amak ere bai haurra;

 O dolore! O lastima!

 Separatze gogorra:

 

 Ama ganik urrun dela

 Gaitzak hartu du seme hura

 Amaren zorte krudela

 Haurra dohako hiltzera.

 Bere haurra galduz geroz

 Amak du hil beharko

 Ez bide da bizitzekotz

 Haurra gabe biziko...

 

 Egik auhen ene Lira

 0 dolore! O lastima !

 Ni nauk ni nauk seme hura

 Ama hura ene ama

 Ni bakarrik zahartzeko

 Esperantza nindian;

 Ez dik nihork altchatuko

 Oi erortzen denean.

 

 Yauna zuk ene bizia

 Hartu nahi baduzu,

 Zu zare ene nausia,

 Zurea da hartzazu

 Gogotik dauzut ematen

 Jauna, ene arima;

 Zure eskutan dut ezten

 Hiltzerakoan ene ama...

 

 


inprimatu