inprimatu
Emazte mozkorrak
Izenburua:
Emazte mozkorrak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1897
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
512.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Emazteki Mozkorrak.

 

 

 Zembeit hitz orai ditut bertsutan ezarri

 Laido egiteko andre mozkorreri.

 Gizonen begietan dire higuingarri

 Emanak direlakotz arras arnoari.

 Egartsu tzar hori

 Lothua emari

 Da auhendagarri!

 Eta izigarri!!

 Holako amak dire urrikalgarri!!

 

 Ikhusten tugu heltzen ostatuetarat,

 Urhats bezimbat beiratuz gibelerat.

 Sarthuak direnean barneko alderat,

 Ez ditazke atrebi hitzez galdatzerat,

 Beira begitarat,

 kurri alhaserat

 kikera hartzerat.

 Guri gordetzerat

 Opor debru hartan zer dohan triparat.

 

 Hiru edo lau erri dituzte altchatzen,

 Ostalerarekin hola elgar aditzen.

 Amarru handirekin barrikarat heltzen

 Hurbildu direnean kokoriko jartzen.

 Han tugu ikhusten,

 Hurrup, hurrupatzen;

 Lauetan berratzen

 Dire atrebitzen

 Chutitu orduko lurrerat erortzen.

 

 Bereak bertzerenak dituzte iresten;

 Zeruaz eta lurraz, bihotzez ukhatzen,

 Haurtcho gaichoez ere ez dire orhoitzen.

 Bethi edanarekin dire egarritzen!

 Arras alfer jartzen,

 Ohoingoan lotzen,

 Lohi bilhakatzen.

 Hori da gerthatzen

 Sudurra kikeran maiz delakotz sartzen.

 

 


inprimatu