inprimatu
Ekilia.-Bi euskaldun apaiz-berri Erroman. Egi-tar Or-i
Izenburua:
Ekilia.-Bi euskaldun apaiz-berri Erroman. Egi-tar Or-i
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
310.zk.
Orrialdea:
1

Ekilia.— Bi euskaldun Apaiz-beri Erroman

 

         Egi-tar Or-i

 

                   I

 

 Etxe ondoan neukan baraiza...

 Arkaitz aldean ixil zerion

 ur gozo meak bustitzen zuan

 lilitegia...; xamur, eskarron

 an azitzen zan lili maitea,

     Ekililia.

 

 Eguzkiarekin esnatzen zan;

 ura zun bere maite kutuna...

 elkar begira, elkar laztanak,

 elkar illunak, elkar alaia...

 eguzkiari beti begira

     Ekililia.

 

 Arratsaldean odei-tartetik

 eguzki ixillak irritzen zion;

 kutun onaren maite beroak!

 Gau apalean naro, biotz-on

 maitasun-intzez asetzen zuan

     Ekililia.

 

 Eguzkiari beti begira

     Ekililia;

 on naroz ordainduz eguzkiak

     Ekllilia.

 

                   II

 

 Jesus-ogiri beti begira

 Eliz baratzan Apaiz-lilia..,

 Jesus Eguzki, lili Apaiza

 bizitzen dute Eliz baratza.

 

 Euzko Elizan bi apaiz berri!

 lurrean beste Kristo berriak!

 Eguzkiaren aberaskiak

 berendu zitun maitez liliak,

 baratz guztia zun aberastu...

 

 Apaizak Jainkoa du beretu;

 euzko apaizak bere baratza,

 (Euzkalerria) aberastu du;

 Jainkoz bete du Euzkalerria,

 euzko apaizen baratz ederra.

 

 Euzko-apaiza... Jaungoikotua!

 Jaungoikoa... euzkoganatua!

 Bejondeizuela Apaiz berri

 Onaindiar Alberto laguna

 ta Olazabal Julian maite;

 orain Erroman jakin bikaņa

 gero euzkotan Kristo berriak.

 

         Erroman 1926 III 19'an

 


inprimatu