inprimatu
Eguberritan
Izenburua:
Eguberritan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
60.zk.
Orrialdea:
185

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eguberritan

 

 

 1.

 

 Pozkarioz kanta zagun

 Gaur Jesus'en jayotzea,

 Al guziaz gora zagun

 Sortu dan Jainko Semea.

 O Jesus zure graziak

 Aldatu gaitzan guziak.

 

 2.

 

 Eresika aingeruak

 Entzuten dira kantatzen

 Gu ere asi gaitezen

 Pozturik Jauna goratzen.

 O Jesus zure graziak

 Aldatu gaitzan guziak.

 

 3.

 

 Errege ta artzayak dute

 Jesus Aurtxoa jauretsi;

 Guk ere gogoz nai degu

 Aur ori beti onetsi.

 O Jesus zure graziak

 Aldatu gaitzan guziak.

 

 4.

 

 Jesus, negu gogorrean

 Oetzat dezu lastoa;

 Nola bada atsegiņetan

 Dukegu gure gogoa?

 O Jesus zure graziak

 Aldatu gaitzan guziak.

 

 5.

 

 Sortzetik apaltasuna

 Diguzu, Jauna, irakasten;

 Zergatik goratasuna

 Degu bada guk billatzen.

 O Jesus, zure graziak

 Aldatu gaitzan guziak.

 


inprimatu