inprimatu
Eguberri
Izenburua:
Eguberri
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: David)
Egilea(k):
David

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1898
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
601.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eguberri

 

 

 Giristinoak! buna zoin den orena

 Jainko bat lurrera jausten dena,

 Gizonaren huts baten garbitzera,

 Eta Aitaren apazegatzera.

 Zeru-lurrak ditu espantatuak

 Oren huntako mirakuluak.

 Belauniko gauden appal jautsiak:

 Huna, huna ororen Nausea. (bis)

 

 Nola, lehen, joan zituen izarrak

 Haur baten alderat erregeak;

 Haur hura har dezagun aintzindari

 Eta jarraik harren banderari.

 Lurreko handiak! zaozte ichilik,

 Jainkoa da mintzo heia batetik.

 Oi! umilik, gau puntan kantatzen dut;

 Jesus, Jesus, adoratzen zaitut. (bis)

 

 Aberastasunak mesprechaturik,

 Harrentzat ez da ttipi, handirik.

 Harrentzat (Jainko lastoan etzana)

 Bardin errege ala artzaina.

 Chume, mendreak nahitu altchatu

 Eta denen nigarrak chukatu.

 Zu, herrestan bizi ziren gizona!

 Chuti, chuti, hona zoriona. (bis)

 

 Gaur, Jesusek erraiten du lurrari

 Linbro hait, zerua zauk ideki.

 Ania da lehen esklabo zena,

 Amodioz hautsi zauk kadena.

 Nork aski esker zihur eta nola?

 Denentzat da sortu, bizi, pila!...

 Giristinoa! behazak zeruari:

 Agur, agur, Salzatzaileari!!! (bis)

 


inprimatu