inprimatu
Eskual-herriaren etsaier
Izenburua:
Eskual-herriaren etsaier
Sinadura:
D.D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
D.D

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1903
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
834.zk.
Orrialdea:
3

Eskual-Herriaren etsaier

 

D.D.

 

 1º

 

 Eskual-Herria dugu, hainitz urrikari!

 Etsaiak baitzerauzku, nagusitzen hari.

 Arbasoen usaier, zaikote jazarri,

 Hekien sinestea, galarazi nahi.

 

 2º

 

 Gure mintzaira bera, dute arnegatzen.

 Elizetarik kampo Eskuara Diru ezartzen;

 Buruzagiak hola, zauzkunian jazartzen;

 Eskualdun fede-dunek, zer dugu pentsatzen?

 

 3º

 

 Hor zahartua hintzen, arbola ederra;

 Etsaiek nahi haute, errotik athera.

 Bainan barna baitituk, eginak sobera;

 Ez zerauk nihor jinen, hire bentzutzera.

 

 4º

 

 Hire adar guziak, dituk zahartuak.

 Adinaren azpian, zombeit ihartuak.

 Ostoak ere oro, gaitz batek hartuak.

 Aire gaichtoz baitira, itzulikatuak.

 

 5º

 

 Oraiko gaitz hori da, hainitz, lanjerosa.

 Hortaz hartua dena, baita malurusa!

 Makhurtzen direlakotz, justuen bihotza;

 Gisa huntan ez gira Eskualdunak ontsa.

 

 6º

 

 Ahultzen hari zaukun, arbol eder hori;

 Demborarekin behar othe da erori?

 Eskualdun on guziak, hire sustengari;

 Lehengo tronu berian, nahi hugu jarri.

 

 7º

 

 Mundua bezen zahar, arbola maitia;

 Zaharrago deraukak, hire zuhurtzia.

 Guk ere hitan bethi, gure fidantzia,

 Jainko-Jaunak kontserba, daiala bizia!

 

 8º

 

 Hoimbertze etsaieri gerla egiteko.

 Lan handia dugula, ez da dudatzeko.

 Guziek bat eginez, ihardokitzeko;

 Jainko-ona laguntzat, denen garhaitzeko.

 

 9º

 

 Arbola eder hori da: Eskual-Herria,

 Orai arte egin du, gure ohoria.

 Azkarki bere baitan, baitzaukan fedia,

 Azken dembora hautan da galtzen hasia.

 

 10º

 

 Fedea deraukute, hainitz inharrosten;

 Arbaso usaietan, batto hori baitzen.

 Bigarrena: mintzaira, dute atekatzen;

 Bi chori tiro batez dituzte kolpatzen.

 

 11º

 

 Arbasoek hain ongi, landatu arbola;

 Dolu handi ginikek, gal hadien hola.

 Hire haur on guziek, elgar daukagula;

 Ichurtzera prest gaudek hiretzat odola.

 

 12º

 

 Latasun handi hortan, atchikiz elgarri;

 Nahi gare azkarki etsaier jazarri.

 Bakea utz dezoten Eskual-Herriari;

 Libertatia dugula. Eskualdunak nahi.

 


inprimatu