inprimatu
Euskualdunez
Izenburua:
Euskualdunez
Sinadura:
D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
D

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
273-275

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euskualdunez

 

D.

 

 Euskualdun Españolei Frantses Euskualdunak

 Gaude oiuz erranez: agur ¡Oi! laguñak

 Gure oro anaiak eta Mozdunak,

 Izana-gatik ere atze edo ezagunak,

 Elgar ongi maitatu naiko dugunak,

 Entzun guk errateko zuez ditugunak.

 

 Nabarrak, Gipuzkoak, Bizkaiak eiekin

 Iru populu eder beti dute egin:

 Iru kondatzen ere gare elgarrekin:

 Lapurdi, Zuberoa, Bachenabarrekin

 Zuen idurikoak; bertute berekin:

 Seiak guazen aitzina gure lenguaiekin!

 

 Alaba galdu dugu arreba maitena,

 Oro ez bada ere, segur geiena;

 Euskualdun biotzentzat, ¡ai! ori da pena!

 Gutarik urronduko sekulan ez dena!

 Dugun egin ensein, bainan andiena

 Ilerriz zori-gaitz berak ez gaitzan engana!

 

 Euskualdunen lenguaia, longuaia ederra,

 Izan dadin bizkaitar, ala nafartarra

 Gipuzkoar, lapurtar, bai zuberotarra,

 Eiekin seigarrena bachenabartaera,

 Euskarak garaitzen du edozein erdara

 Zeren-den ezti, gozo, osoki, zaarra.

 

 Mintza gaiten eskuaraz, beti euskualdunez,

 Lenguaia eder ori dakiten guziez

 Zaarrez, artekoez, bereziki aurrez.

 Aanzterat ez utzi eskuara aukiez,

 Izkuntza bera dute gero ondokoez

 Gazte auyek utziko mende guzikoez.

 

 Euskualdun liburua gure eskuetan

 Dezagun maiz erabil etche barne etan

 Edo itzal-azpian, pausa denboretan

 Goizetan, arratsetan arte libroetan

 Bainan oroz gainetik meza-bezperetan,

 Itz batez aal dugun aldi guzietan.

 

 Liburu etan bada, batongi egina

 Eskuara katichia bertzenaz doktrina,

 Gauza onez betea obeki ezina,

 Aurrez ikasaraz au astetikan fina;

 Eiez saria eman doakoten dina

 Izanik ere gastu, juan gaiten aitzina!

 

 O zer erri maitea den Euskual-erria!

 Airea da sadoa, osoki garbia.

 Ausazki alorretan artoa, ogia,

 Bai, eta arboletan fruit on, eztia.

 O zer laket-lekua, gutaz onetsia.

 Nik, an dut eremaiten bakean bizia!

 

 Ene amak bularraz emen nau ni azi

 Sortu naizen lekuan naiko naiz bizi;

 Emen ene ogia lanaz irabazi.

 Nai naute zenbeitek tokiz aldarazi

 Zeru berriak niri ezagutarazi

 Jende enganatzaile oykiek begotzi!

 

 Nola zutarik urrun, o ene etchea!

 Sor-lekuko Eliza, ezkila dorrea!

 Nola zu abandona chara, baratzea!

 Ene aitamen landa, oiana pentzea!

 Etzaitut ez utziko, sort-orri maitea!

 Bai, bai! izanen zare betikotz-enea!

 

 Orkaitz egarrituak leia urera!

 Bidean akituak oit bere etchera!

 Desterruan dagonak sor-leku maitera!

 Zertako gu kondena dolu-min berera!

 Ez gaiten ez beraz juan nunbeiko lurrera

 Aaidetarik urrun nigar egitera!

 

 Ola eginez ez da eskuara galduko

 Arbasoen lenguaia ez da aantziko;

 Ondokoek gaituzte benedikatuko.

 Gure Eskual-errian zaiku laketuko;

 Gure aitamen tonban gare lokartuko,

 Azkenean zerura ekin altatuko.

 


inprimatu