Koplsk. Desertor batek emanak presondegian (1874)
Durruty, J.-B.
Kardinalek umiak phazkatzen ahora,
Kaiolako choria heldu zait gogora
Sala eder batean bainago ni gora
Sudurra ezin phasa zilhotik kampora.
Etchetik phartitzean hiru lagunekin
Jaun chapel luche batzu nituen enekin.
Amarratu ninduten burdin khadenekin:
«Segitzen ahal zira trankilki gurekin».
Tribunalean naute ongi akusatu:
Gerla dembora hura nun nuen phasatu,
Zerendako ez nuen etsaia kasatu;
Bertzek bortha zerratuz behar naiz usatu.
Etche handia dugu, azkarki egina;
Leiboak ttiki eta doblezka burdina.
Azpia harri lauzaz, hala hala gaina.
Artehuntan dagonak ez du anhitz maina.
Ehun eskaler phausu azpitik gainera;
Lekhu arinean da bai gure gambera.
Plazer da igaitea lastozko ohera,
Estomaka denean kargatzen sobera.
Estomaka ilhunik, aharrosi luze;
Hemen gisa huntara tratatzen gaituzte
Lege berri hobe bat ez baginu uste,
Horrela bizitzeak lanak bailituzke.
Batean chutik eta bertzean etzanik,
Bethi nekhetan gaude egin gabe lanik.
Lana izaiten dugu sarjantak emanik
Bainan ez da egiten bortchaz gauza onik.
Gaztetasunak badu etsai suerte anhitz.
Ezagutzen tudanez deklaratzen banintz,
Izpiritua gerlan libro izan nahiz,
Bortchaz penitentzia egien ari naiz.
Primaderean dira choriak khantari
Bainan bertze batzuek sasoin kontra ari;
Batere ez naiz lotsa aurthen neguari
Atherbean segur dut zop'eta haragi.
Dembora luze doha khondatuz orenak;
Kontsolamendu bat du malurusa denak:
Lagunen izaitea ahantzteko penak
Hemen aurkhitzen gira suiet hoberenak.
Huna hameka bertsu: presondeiko lana.
Nombeit erori behar ihes dabilana
Luzatu nuen, bainan huna hatzemana;
Eta ez naiz bakharra trompatzen nizana.