inprimatu
Ihauteri edo karnabal, bainan nik beti jelak gal
Izenburua:
Ihauteri edo karnabal, bainan nik beti jelak gal
Sinadura:
Durruty
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Durruty

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
341-342

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ihauteri edo karnabal, bainan nik beti jelak gal

 

Xuberri (Durruty)

 

 1

 

 Ihauteri edo karnabal, bainan nik beti jelak gal.

 Aurten ere eman daitate ene eremuak zabal.

 Zertako nauten hoin begietan ez dut konprenitzen ahal.

 

 2

 

 Lehen aldian barkatu, nehor ez dut akusatu,

 Bainan bigarren aldi huntan arrazoinekin kexatu,

 Hobendunak beharko dira oraitik preso altxatu.

 

 3

 

 Egiten dut ene pleinta, beti aditzalia baita

 Joan naiz present ederrekilan, otoi nehori ez aipa,

 Egin ahalak egin zitzaten, ahal bazuten arrapa.

 

 4

 

 Gazteria dut partida, holakoer ez naiz fida,

 Bainan opinionetarik nehor ez ditake gida.

 Bazter guzien nahasteko gezurtari bat aski da.

 

 5

 

 Akusatu dituzunek aise ihardetsi denek:

 Gaizkirik iten ez duena ez dute izitzen jaunek.

 On daiotela zure partetik milikatu gauza onek.

 

 6

 

 Ukan duzula malurra, hortaz zira arrengura.

 Xapeldunak igorri tutzu, bainan kontrako lekura

 Jakin eskasian mintzo bazira, tronpa zitazke ardura.

 

 7

 

 Tronpatu zira bortaz, pena behar duzu hortaz,

 Inozentak akusaturik egin duzun arraportaz.

 Pazko denboran gomitazkitzu oro zonbeit arno xortaz.

 

 8

 

 Otoi ez izan krudela, gauza hoi afruntu dela.

 Lehen era ihauterian ibili da zonbait jela.

 Ez dakizuia gazte denboran beti zoroak badirela?

 

 9

 

 Baratzean ainitz lore, ez dakit zenbat kolore,

 Artifiziel buketa horri eman dezogun ohore,

 Bere parerik hanbat ez duela ote daki berak ere?

 

 10

 

 Lili arrado propria, igortzen dautzut kopia.

 Aita holakoa izana gatik, zurekin akortak gia

 Aitortu nahi balinbaduzu hori ez denetz egia.

 

 11

 

 Orai gelditzen naiz huntan, beraz hameka bertsutan.

 Nik egia errana gatik maleziarik ez ukan.

 Arrazoina konprenituta, lana egin dut dirutan.

 


inprimatu