inprimatu
Hazparnetik Baionarat huna nun giren jinak
Izenburua:
Hazparnetik Baionarat huna nun giren jinak
Sinadura:
Durruty
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Durruty

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
344-345

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Hazparnetik Baionarat huna nun giren jinak

 

Xuberri (Durruty)

 

 1

 

 Hazparnetik Baionarat huna nun giren jinak,

 Nehundik ere ezin eginez nagusi hoien lan finak.

 Bixta ere flakatu zauku, hori egin du adinak,

 Zeren zaharrak eta gazteak ez baikitazke berdinak.

 

 2

 

 Nagusi guzien artean guretzat ez zuten lanik

 Partitzerat bortxatuak, gintuen guziak janik.

 Osagarria eta kuraia baitugu Jainkoak emanik,

 Beste grazia asko ere ardiesten haren ganik.

 

 3

 

 Lanik gabe nola bizi, izan gira bortxatuak

 Norapeit behar enbarkatu utzirik gure lekuak.

 Urrunago airatzeko gintuen hegal flakuak,

 Lehenbiziko portu huntan gira beraz geldituak.

 

 4

 

 Egun batez partitu ginen, ni eta gure Pelie,

 Bai eta ere leku bat hartu "á la rue des Tonneliers".

 Mundu huntako malerusenak gu bezala balie,

 Gaizkiago bizi denik bada zonbeit baxelie.

 

 5

 

 Lanak eskas egin beldurrez, hartu ginuen xirula.

 Badakizue hartan ere joiten badakigula.

 Beharrak beti emaiten baitu bururat ainitz karkula,

 Batean kantuz, bestean xixtuz, zerbait bilduko dugula.

 

 6

 

 Hirugarren bertsu andana ene suieten gainean,

 Lehenbizikoak eman nintuen desertor Espainian,

 Bigarrenak Château-Neuf-en, soldado presondegian,

 Penen ondotik orai plazerak jinen baitzauzkit agian.

 

 7

 

 Ene izena badakizue, ni naiz eskualdun poeta.

 Enplegurik nundik jinen den beti nago gogoeta.

 Bihar bertsuak nahi tuenak egun manatu-eta,

 Aski du niri erraitea nolakoa den suieta.

 


inprimatu