inprimatu
Buruilaren hoita bian bozak ditugu Frantzian
Izenburua:
Buruilaren hoita bian bozak ditugu Frantzian
Sinadura:
Durruty
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Durruty

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
343-344

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Builaren hoita bian bozak ditugu Frantzian

 

Xuberri (Durruty)

 

 1

 

 Buruilaren hoita bian bozak ditugu Frantzian,

 Deputatuen berexteko xuri gorrien artian,

 Guk Hazparneko herrian baitugu hemen berian.

 

 2

 

 Izan dira ainhitz errege, bai eta enperadore,

 Frantziari ekarri dute kalte eta desohore,

 Hek xuriak deitzen dira, fidatu nahi bagire.

 

 3

 

 Orai ditugun xuriak, lehenekoak ixuriak,

 Ez ditugu ez ahantziak odol gaizki ixuriak,

 Utz ditzagun gerlariak, parerik ez du bakiak.

 

 4

 

 Aurten hemeretzi urte orai behar ditu bete,

 Errepublika dugu eta aurdiki nahi daukute,

 Errege nahi lukete, hark ekar lezake kalte.

 

 5

 

 Oraiko legea da gorri, berma gaiten denak horri.

 Ez ginuke behar xuririk ganbaretarat igorri.

 Boza eman Morroxkori, gizon gisakoa da hori.

 


inprimatu