inprimatu
Zakurra eta axeria
Izenburua:
Zakurra eta axeria
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1540.zk.
Orrialdea:
5

Zakurra eta axeria

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Garaziko zakur bat, gure mendietan,

 Zinezko tripakoia, goizetik zabilan,

 Baskaria nunbaitik beharrez atxeman,

 Itzuli ta mitzuli, beti debaldetan,

 Ez jakinik zer egin, bana bat-batian

 Oilo bat agertu zen bide bazterrian.

 

 2

 

 Berehala zakurra joan zen gogotik,

 Lasterka tirahala, haren gihiletik,

 Oiharzunak harrotuz, saingari loturik.

 Sasu batian aldiz, barrandan ixilik,

 Axeri bat han zagon, hortzak xorroxturik,

 Mutturra luze-luze, beharriak xutik...

 

 3

 

 Berroaren azpitik, utziz bere loa,

 Ikusi zien ontsa zertan zen potzoa,

 bai eta zeri buruz zabilan gaizoa.

 Hortan, axeriak, ez baitzen zozoa,

 Jauzi galtz bat eginez, zabalduz ahoa,

 Kalitu zien eta... ereman oiloa!

 

 4

 

 Zakurraren orroak, nork ez ditu intzun

 «Ohoin zikin debria!... Hirekilan nihun

 Ez litatek sekulan atxeman ontasun!»

 Axeriak ordian, izanikan urrun,

 Irri handi batekin: «Etsai edo lagun,

 Biak ohoinak gituk, bana ni xapeldun»

 

 5

 

 Adixkide maitia, ikusi duk hemen,

 Oraiko jende batzu nolakoak diren,

 Tripa, mundu guzian delarik nausitzen.

 Bihotzaren oihua ez baita zabaltzen,

 Nola gertatuko da norbait aski zuzen

 Erraiteko glzonki tzarkeria nun den?


inprimatu