inprimatu
Sakelak hutsik
Izenburua:
Sakelak hutsik
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
674.zk.
Orrialdea:
4

Sakelak hutsik

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Gaicho ttiritta, gochoki kantuz,

 Marrantatu zen negia jinik.

 Chinurriaren etcherat buruz,

 Bazoan gosez hamikaturik:

 Auzo maitia, ezin sendatuz

 Ibiltzen nuzu, denak galdurik...

 Zinurri belzak, borta zerratuz:

 Ez hunat ager sakelak hutsik!

 

 2

 

 Etcheko jaunak, gatu beltchari:

 Jateko baduk aski sagirik!

 Jauregidunak, Agota bati:

 Beharri-motta, habil hementik!

 Andere koskak, umechurtchari:

 Muttur chikina, baduka sosik?

 Karrikatarrak, herritarrari:

 Ez hunat ager sakelak hutsik!

 

 3

 

 Ahatche hura, urrez egina,

 Lehen bezala da bethi chutik.

 Untasun zonbait, araiz bichtan da

 Behar dugula bildu nunbaitik.

 Bana zernahi etchian eta

 Eskelaria bortan izanik,

 Fededun batek erranen dia:

 Ez hunat ager sakelak hutsik?

 

 IGORTZE

 

 Jon-Doni-Petrik, zeru athean,

 Arima beltz bat heldu delarik

 Leher egin duk untasunetan,

 Orai hemen hiz arrunt buluzik...

 Nik, hi bezala behar dut erran:

 Ez hunat ager sakelak hutsik!


inprimatu