inprimatu
Presundegian
Izenburua:
Presundegian
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
790.zk.
Orrialdea:
3

Presundegian

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Bihotz handiak, Pe-Nafaroan!...

 Bainan badira, alaba galduz,

 Domintxineko etxe batian,

 Buraso batzu, nigarrez urtuz.

 Berririk anitz ez dute ukan:

 Espainian zen, muga pasatuz,

 Kokoteroen aztaparretan,

 Bere herria zinez maitatuz,

 Kristiana da presundegian,

 Presundegian, andre Etxaluz!...

 

 2

 

 Ikaslea zen omen Iruņan,

 Bazoan beraz lanari buruz.

 Zer gertatu da mugaz haindian?

 Mintzatu dea, Franco jorratuz?

 Argirik ez da joko tzar hortan.

 Estekaturik eta zanpatuz,

 Bahitu dute zoko batian.

 Sei hilabethez, denbora galduz,

 Kristiana da presundegian,

 Presundegian, andre Etxaluz!...

 

 3

 

 Suharki baitzen, gure herrian,

 Abertzale bat, eta frogatuz,

 Polizeroak ziren barrandan,

 Zernahi tranpa hari hedatuz,

 Behar zutela zerbait atxeman,

 Haren hobena bethi xekatuz!...

 Gestapo-aren jukutrietan,

 Gaixo neskatxa, arrunt, etsituz,

 Kristiana da presundegian,

 Presundegian, andre Etxaluz!...

 

 4

 

 Parise dugu espantuetan,

 Eskualdunik ez ezagutuz,

 Eta Frantzia, desohorian,

 Ixil-ixila, Franco-k manatuz...

 Hitler bezala, hunek kexuan,

 Begiak samur, ari da oihuz:

 Neska tzar hura, norat zabilan?

 Kristiana da presundegian,

 Presundegian, andre Etxaluz!...

 

 5

 

 Hor Espainian; hemen Frantzian,

 Aserik ta lo, ezin higituz,

 Urde gizenak dira lohian...

 Lege zaharrak bethi segituz,

 Oi gazteria, ez amor eman!

 Zeren bandera gora zabalduz,

 Kristiana da presundegian,

 Presundegian, andre Etxaluz!...


inprimatu