inprimatu
Iholdiko esne-lantegiari
Izenburua:
Iholdiko esne-lantegiari
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1249.zk.
Orrialdea:
8

Iholdiko esne-lantegiari

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Ekaina bero Pe-Nafarroan,

 Pentzetan belar, lili, pinpirin.

 Iholdiarrak dira lorian

 Besta-Berriko jantzariekin.

 Gazteria da lerro-lerroan,

 Bizkarra zuzen, zangoak arin,

 Boneta gorri, sispa eskian,

 Ezkilak oro dalan ta dilin...

 Bai eta ere, peko aldian,

 Da lantegi bat egun Iholdin!

 

 2

 

 Lantegi guti Euskal-Herrian!

 Gaztek badute bihotzian min,

 Arrotzen ganat beharrez Joan,

 Etxian aldiz, bat bizi dadin.

 Nahi lukete lana mendian,

 Egon Euskaldun herritarrekin,

 Espos-laguna hemen atxeman...

 Haste bat dea, bederen behin?

 Xuri-xuria, pentze batian,

 Da lantegi bat egun Iholdin!

 

 3

 

 Aspaldi danik, Goi-Nafarroan,

 Lagunduz lurrak induztriekin,

 Gure anaiek, baserrietan,

 Badute lana, bai eta mozkin.

 Han ikusten da, udan, negian,

 Artzain semia fabrikan berdin.

 Ba bainan hemen, gira Frantzian:

 Behar da joan edo leherrin.

 Otoi ez lotsa!... Uste gabian

 Da lantegi bat egun Iholdin!

 

 IGORTZE

 

 Gobernukoak, bulegoetan,

 Omen ez dira biziki sorgin...

 Zer egin cute gazten onetan?

 Guaurek gure esniarekin,

 Eraiki dugu, hor, bakarrikan,

 Lantegi on bat egun Iholdin!


inprimatu