inprimatu
Aziyan... dago biziya
Izenburua:
Aziyan... dago biziya
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
401.zk.
Orrialdea:
2

Aziyan... dago biziya

 

 ¡Zenbaitxe aldiz entzuten degu!

 "Gizatasuna galdu da,

 "lengo bizitza ¡bai ono zala!

 "xamur, goxo ta leguna;

 "geroz guziya zakar gogorra,

 "beltza eta lizunduna."

 Eguna juan ta eguna etorri:

 au da guztien jarduna.

 

 ¿Bidezko al da gai onegatik

 itzegiten dan guzia?

 ¿beti ta beti ikusi ez da

 guda ondoren... pakia?

 ¿Bata beartsu arkitutzea...

 nola aberats bestia?

 ¿Osasun saltzen zegoan atzo,..

 gaur bat batetan iltzia?

 

 Jesus jayo zan baña lenago,

 kondairak digu aitortzen,

 gizataldea zijoan noski

 egunez egun gaiztotzen;

 alako eran, non igarririk

 ondamena alderatzen,

 Greziatarrak saya zirala

 gaiz-bidea menderatzen.

 

 Iritzi azko artuagatik

 gaitzari kentzen indarra,

 bat etzan gauza txukatutzeko

 zetorkioten negarra;

 jakintsu bati ontan sorturik

 onena izango zana...

 asmo-arturik bilderazten du

 bere aldiko batzarra.

 

 Zutik jartzen da itz egiteko

 gure Batzar nagusiya,

 eta sagartxo ustel batekin

 berdindutzen du eriya:

 Ez ikaratu —esaten diye—

 etzaigu galdu guziya;

 azal mamiyak usteldu arren

 ezea dauka aziya...

 

 Azi orrekin, esan nayari

 ¿nork ez diogu igartzen,

 Jesus'ek berak ikasleai

 bazioten erakusten,

 —esanarekin— "Utzi aurtxoai

 "niregana maiz urbiltzen;

 "aur-maitatzeak, nere izenez,

 "neroni nau maitatutzen;

 "oek letz bizi diradenentzat

 "Zerua dakit zabaltzen."

 

 Iñork jerraitu bazuen zintzo

 Kristoren ikasbidea,

 kezkikan gabe esan gentzake

 zan: Kalasanz'ko semea;

 gure aitona Jose dontsua

 beartsuen ongillea,

 au izandu zan bene-benetan

 aurzaroaren zalea.

 

 Gutxi bezela izanagatik

 aberats purrukatua,

 odolez berriz Erregetatik

 zetorren jatorrikua,

 oartze utsak kristau-legea

 zegola oso aztua...

 Erroma'aldera, guziya utzita..,

 aur maisutzara dijua.

 

 Aita Santubak nabaiturikan

 Joseren Jakinduriya,

 ezkeintzen dio bein da bi aldiz

 Kardenaltzako jargoya,

 "Mai-oyek bestek bete ditzala,

 —dio— ez naiz egokiya"

 ¡ain zan sutsua Jesus'i aurrak

 zaindutzeko egarriya!

 

 Gazteakgatik arrek zuana

 kupira gabe egiten,

 ondo aitortu zion Jesus'ek

 gogoz zuela ikusten;

 egun batean; beti bezela

 ari zala erregutzen,

 Ama-Semeak agerturikan

 Jose dute bedeinkatzen.

 

 Barkaiztegi'tar Praile-apaizak,

 Maisu ta Agintariak:

 saya zaitezte gogoz ereiten

 Jesukristoren aziak;

 erakutsiaz aurzaroari

 Am-Elizaren egiak,

 landare oyek eman ditzaten

 usai-goxodun loriak.

 

 Jaungoikoaren beldur santuko

 ikaslekuai jarraitu,

 Kalasanz'eko Jose bezela

 nai badegu bedeinkatu;

 Kristori guda nai diotenai

 laguntza oso ukatu,

 Erabagille zorrotzak noiz-bait

 ez gaitzan... madarikatu.

 


inprimatu