inprimatu
Gure gazteak
Izenburua:
Gure gazteak
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1059.zk.
Orrialdea:
4

Gure gazteak

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Larrasken eder Euskal Herrian,

 Mendiak oro dira gorritzen,

 Urtxo xuriak, haize hegoan,

 Zerutik urbil muga nausitzen

 Gipuzkoarrek, zorigaitzean,

 Basakeria dute jasaiten,

 Auzoan irriz, behar denean,

 Etxean aldiz nigar egiten...

 Nun ote dira maite dituztan

 Eņeko, Maider, Patxi ta Miren?

 Orai, Franco-ren presundegian,

 Gure gazteak dituzte hiltzen!

 

 2

 

 Buruilaren hemezortzian,

 Donostian da zerbait gertatzen.

 Anoetako pilota-plazan,

 Jendetaldea ari da sartzen,

 Irrintzinaka, bozkarioan,

 Pilotaria dute goresten,

 Zer xapelkoa, arratsaldean!

 Poliz-gizonak, han edo hemen.

 Hor baita Franco, erdi-erdian,

 Esku-zartaka, lodi ta gizen...

 Ba, bainan hunen presundegian,

 Gure gazteak dituzte hiltzen!

 

 3

 

 Jaun Elosegui, denen artean,

 Abertzalea garbi ta zuzen,

 Jeiki zen zanpez galerietan,

 Zer den gizon bat ikus dezaten.

 Emanez sua bere jauntzitan,

 Horra, gainetik nun den errotzen,

 Caudillo-aren sudur azpian,

 Garrek dutela arrunt erretzen,

 Eta gaizoak, leku berean,

 Gora Euzkadi! oihu egiten...

 Zeren, Franco-ren presundegian,

 Gure gazteak dituzte hiltzen!

 

 4

 

 Jainko maitea, zeru handian,

 Otoi errazu gaur zertan ginen.

 Azkatasuna, mundu guzian,

 Pizten ari da eta zabaltzen,

 Sua bezala, oldar gorrian,

 Iluna baita beraz argitzen.

 Zuk badakizu, gudu gaitz huntan,

 Zuzen aldean zendako ginen.

 Euskal odola, zure aurrean,

 Ariko dea berriz ixurtzen?

 Egun, Franco-ren presundegian,

 Gure gazteak dituzte hiltzen!

 

 IGORTZE

 

 Printzek, gogotik eta frangotan,

 Eskualdungoa zuten onesten.

 Don Carlos Quinto, beren armetan,

 Gure mutillak maite zituen.

 Oi zerdebruak ezpata dantzan!

 Euskeraz ere mintzatzcn baitzen...

 Orai Franco-ren presundegian,

 Gure gazteak dituzte hiltzen!


inprimatu