Garazi'ko herria
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
1
Leu mendez Beherrobia'k
Higatu du harria.
Dechepare Jaun Apezak,
Nafarroan sortia,
Egin zitien bertsuak,
Ta hetaz liburia.
Eihalarre'n oiharzunak
Jotzen du beharria:
«Oi Heuskara, lauda ezac
«Garacico herria!»
2
Agur, gure baserriak,
Donibane hiria,
Irati'ko pago gaitzak,
Arradoi'ko mendia!
Agur, Arthe'ko bortiak,
Urkulu'ko dorria,
Orriaga'ko leiziak,
Basa-Jaun'en tokia...
Kanta beti, koblariak,
Garazi'ko herria!
3
Garazi'n bihotzdunak,
Edo jende saindia!
-or, San-Frantses Jatsuarrak
Hedatzen du fedia,
Han, Huarte jakintsunak
Argitzen Espainia,
Charles Floquet Presidentak
Gobernatzen Frantzia...
Emazkik gizon handiak
Garazi'ko herria!
4
Goiz huntan, Euskaltzaindiak,
Donibane'n bildia,
Goretsi du - zer eleak!
Barbier Apez maitia;
Hunen bertsu ederrenak,
Baitzen olerkaria;
Hunen alegi pollitak,
Eta Gizon saindia...
DON-IBANE, begirazak
Jean Barbier en herria!
IGORTZE
Orai, xuti Euskaldunak,
Gora Euskaltzaindia!
Gaztia, zuzenki hartzak
Arbasoen bidia:
Euskaldunki lauda ezak
Garazi'ko herria!
|