inprimatu
Euzkaldiko oiharzunak
Izenburua:
Euzkaldiko oiharzunak
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
993.zk.
Orrialdea:
5

Euzkaldiko oiharzunak

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Euskadiko oiharzunak

 Askotan ditut aditzen.

 Hango jenden garrasiak

 Ene ganat dira heltzen.

 

 2

 

 Francoren poliza basak

 Gorputzak ditu xehatzen,

 Eskualdunen gogoak

 Ez baitira estekatzen!

 

 3

 

 Gudarien odoletik,

 Oi, Azkatasun maitia!

 Pizten zira azkarturik...

 

 4

 

 Leher zazu etsaia,

 Oihu hori hedaturik:

 GORA ESKUAL-HERRIA!


inprimatu