inprimatu
Etxe xaharra
Izenburua:
Etxe xaharra
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
987.zk.
Orrialdea:
5

Etxe xaharra

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Etxe xaharra, gure herrian,

 Xuri-xuria pentzen erdian,

 Leiho gorriak hego aldian,

 Miru-buztana haize beltzian,

 Iduri zauku, arratsaldian,

 Atso gaixo bat lo hiruzkian...

 

 2

 

 Harri batian, borta gainetik,

 Izar, kurutze, lilien petik,

 Irakurtzen da, lau mendez danik,

 Deiturak ditu xixelaturik.

 Bere lekian dagola xutik.

 Nola sortu zen, ta zoin eskutik?

 

 3

 

 Ofiziale, mutil, sehia,

 Herrikoa zen kide guzia

 Eņaut hargina, buruzagia,

 Erramun, harri-pikatzailia,

 Bai eta Xobat, mahaxturia...

 Zer langiliak, Jinko maitia!

 

 4

 

 Mintza baladi behin etxola,

 Erran lezake azkarra dela,

 Aro gaixtoa berdin zakola,

 Bainan ez dela borda bezala,

 Ene laguntza behar lukela

 Ez izaiteko beti su-hila.

 

 5

 

 Erran lezake nola, geroztik,

 Seme gazte bat joan zen hortik,

 Argentinarat, denak uztirik.

 Jinen ote da aberasturik?...

 Etxe gaixoan, iduriz hutsik,

 Etziren egon xaharrak bezik.

 

 6

 

 Hango semia, urruntik jinez,

 Etxe huts hartan, iluntze batez,

 Ixilixila sartu zen brixtez.

 Zoko guziak beltz atxemanez,

 Hil-herritarat laster eginez,

 Otoitzian zen egon nigarrez...

 

 7

 

 Urte berian, han zen ezkondu,

 Andriarekin untsa laketu,

 Langilekilan lanari lotu,

 Etxe xaharra dena berritu,

 Bana lehengo gauzak apaindu

 Eskualdunki zuten artatu.

 

 8

 

 Etxian eder harri-alkiak,

 Teilatu zabal, murru handiak,

 Atean aldiz, itze lodiak...

 Oraiko kaskoin tegi berriak,

 Haren ondoan ttipi-ttipiak,

 Zer ote dira? Oilotegiak!...

 

 9

 

 Badu, segurki, berotegia,

 Ura nun-nahi, mainatokia,

 Bana lehengo supazterria,

 Untzi xaharrak, pegartegia...

 Beraz zer etxe maitagarria!

 Ohoratzen du gure herria.

 

 10

 

 Jende horiek, behar lukete

 Bizi goxoki ta anitz urte,

 Zeren bihotzez maitatu dure

 Aiten etxia, zinez nik uste.

 Hilen nahia segi bezate,

 Lur petik ere manatzen dute!...


inprimatu