inprimatu
Eskualdun radioari
Izenburua:
Eskualdun radioari
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
582.zk.
Orrialdea:
4

Eskualdun radioari

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Oi! Eskuara maitia,

 Botzik aditzen zitugu,

 Airez aire igorria,

 Eta Baionatik heldu...

 -Radio miresgarria,

 Eskuara mintza zazu!...

 

 2

 

 Orai, urrun izaitia

 Naski berdin balio du:

 Utzirik'ere herria

 Bi beharrietan dugu!

 -Radio miresgarria,

 Eskuara igorrazu!...

 

 3

 

 Nun zira, bertsularia?

 Kobla berri bat emazu,

 Zeren etcheko irria

 Nun-nahi intzunen dugu...

 -Radio miresgarria,

 Eskuara kanta zazu!...

 

 4

 

 Baionan, kide ernia!...

 Eskerrak merechi ditu.

 Emak'hor! adichkidia,

 Eta programme-ri kasu...

 -Radio miresgarria,

 Eskuara maita zazu!...

 

 IGORTZE

 

 Gora Eskual-Herria!

 Radio bat sortu zauku,

 Ahula, bana garbia...

 Araiz azkartuko dugu.

 -Radio miresgarria,

 Eskuara heda zazu!...


inprimatu