inprimatu
Arin-Arin berri bat
Izenburua:
Arin-Arin berri bat
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
883.zk.
Orrialdea:
3

Arin-arin berri bat

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Goberniek badakite

 Trikun-trakun egiten.

 Herria bipiltzen dute

 Gizentzeko Parisen!...

 

 Arrotzen urdekeria

 Izan bedi laudatia!

 

 2

 

 Goberniak emaiten du

 Langileri saria.

 Zergarekin ebasten du

 Sari horren erdia!...

 

 Arrotzen urdekeria

 Izan bedi laudatia!

 

 3

 

 Auzoan balinbadugu

 Petrola, gaza, ura,

 Ontasuna nork biltzen du

 Paristarrak segura!...

 

 Arrotzen urdekeria

 Izan bedi laudatia

 

 4

 

 Goberniak hetsi dauku

 Herriko lantegia.

 Eskualdunak aski du

 Parisen bizitzia!...

 

 Arrotzen urdekeria

 han bedi laudatia!

 

 5

 

 Utziko dugu geroztik

 Etxia kaskoineri,

 Bilakatzeko gogotik

 Jaun Paristarren sehi!...

 

 Arrotzen urdekerla

 Izan bedi laudatia!

 

 6

 

 Jaunek ez baitute maite

 Eskuara gaixoa,

 Udan, naski, hilen dute

 Eskual-Radioa!...

 

 Arrotzen urdekeria

 han bedi laudatia!

 

 7

 

 Artetik, denak samurtuz,

 Ari gira mokoka,

 Arrotzen dako bozkatuz...

 Biba Errepublika!...

 

 Arrotzen urdekerla

 Izan bedi laudatia!

 

 8

 

 Oi haurrak! lehen bai lehen,

 Arrangurak utzirik,

 Sekulakotz izan gaiten

 Eskualdunak baizik!...

 

 Arrotzen urdekeria

 izanen da LEHERTIA!...

 


inprimatu