inprimatu
Apez eskualdunez!
Izenburua:
Apez eskualdunez!
Sinadura:
Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duny-Petre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
994.zk.
Orrialdea:
4

Apez eskualdunez!

 

Duny-Petre, Pierre (Manech, Manex)

 

 1

 

 Donibane-Garazin, Apez bat ginuen,

 Eskualdun garbia, ahoan otoitza,

 Erne, fededun handi, gisako ta zuzen,

 Pilotari ohia, ta begi zorrotza.

 Etzena «Handietaz» aski axolatzen,

 Jende xumen alderat emanez bihotza?

 Izendatu daukute, nunbait, Miarritzen!...

 Ohore ta goraintzi, zuri, Jaun Apeza.

 

 2

 

 Eskualdun haurretan, Gizona da hazten;

 Gizon hoberenetan, agertzen Apeza.

 Hau ez du, mundu huntan, biziak lotsatzen,

 Gogotik hartu baitu bide bat bortitza.

 Jende hitsen artean da berdin ibiltzen,

 Hemen ele goxo bat, edo hor laguntza,

 Frangotan urdeari bixkotxak emaiten!...

 Ohore ta goraintzi, zuri, Jaun Apeza.

 

 3

 

 Mugaren bestaldetik, nork ez du aditzen

 Abertzale gaixoen azken oihu latza?

 Joka presundegian dituzte botatzen.

 Nuntik agertuko da Jainkoaren botza?

 Gure Apez guziek, han, lehen bai lehen,

 Zuzenaren alderat eman dute hitza.

 Artzain onak ez dira otso bilakatzen!...

 Ohore ta goraintzi, zuri, Jaun Apeza.

 

 IGORTZE

 

 Printzea, espantuan, elizan da sartzen.

 Jaun horrentzat bakarrik ote dea meza?

 Haren bidetik denak umilki baztertzen...

 Oihu egin nezake hor izan banintza:

 Gure Jesus maitea lastoan sortu zen!...

 Ohore ta goraintzi, zuri, Jaun Apeza.


inprimatu