inprimatu
Sekulan etzan sartu izandu
Izenburua:
Sekulan etzan sartu izandu
Sinadura:
Donostiar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Donostiar bat

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
642.zk.
Orrialdea:
7

Donostiar bat

 

  Jarraipena

 

 Geroztik beti an arkitzen da

 Inpernuetan pentsatzen,

 Bere zeruko pasadizuak

 Erritarrai kontatzen,

 Alaxen diyo: berriro banaiz

 Ni berriz ala gertatzen,

 Iriyarena jogatikan ez

 Naiz ni asiko saltatzen.

 

 Orain azitzen ari dalako

 Donostiyako erriya

 Demoniņuak omen daukate

 Berebiziko larriya;

 Bildurturikan lenoko zarra

 Ez dala naiko aundiya,

 Bada egitia pentsatu dute

 Beste inpernu berriya.

 

 Baldin geyegi itz egin badet

 Jaunak ez beintzat kejatu,

 Uts egiņikan baldin badago

 Bear didazute barkatu;

 Donostiarren gaizki nayian

 Ez ditut bertsoak sortu,

 Baizik oyekin, Iņauteritan

 Diruba nai nuke artu.

 


inprimatu