Donostiar bat
Sekulan etzan sartu izandu
Donostiarrik zeruan,
Nunbait etzuten meriturikan
Irabazitzen munduan;
Gizonarentzat Jaungoikoaren
Justiziya dan moduan,
Kondenaturik arkitzen ziran
Abek danak infernuan.
Bein bat San Pedrok bultzaturikan
Zerutara sartu zan.
Ta beriala presa guztiyan
Jende tartian gorde zan;
San Pedrok berriz billa zebillela
Nunbait azaltzen ote zan,
Alegin pranko egiņagatik
Nunbait agiri ote zan.
Orduan Pedro Jaunarengana
Larri juan zan beriala,
Ta esan ziyon donostiar bat
Zeruetan sartu zala;
Inpernurako destinaturik
Anima au zeguala,
Jende tartian ezkutatuta
Ezin billatu zuala.
Jaunak Pedro'ri modu onetan
Eman ziyon errespuesta,
Donostiarra izan ezkero
Billatzen txit gaitza ez da;
Iriyarena danboliņakin
Jotzen astia da basta;
Pozez saltoka ekingo diyo
Zeruban dalako pesta.
Iriyarena danboliņakin
Jotzen ziranean asi,
Dane artian donostiarra
Saltoka zuten ikusi;
San Pedro berriz arren ondoren
Egin baņo len igesi,
Arrapatuta zeruetatik
Inpernura zuen jetxi.
Berialaxe an sartu zuten
Bere lagunen onduan,
Donostiyako kontu guztiyaz
Gogoratu zan orduan;
Dernoniņuak ikusi eta
Pozturik galdetu zuan:
Ya beneban ote ziraden
Iņauterik inpernuan.
Deabru ayek beren kontura
Donostiarra arturik,
Zulo batera an bota zuten
Kate gogorrez loturik;
Toki artako berotasunak
Biziro egarriturik
Galdetzen zuan ŋez al da emen
Iņun sagardotegirik?
(Jarraitzeko)