Joanez Mayorga. Doniane-Garaziko Martyrari
Doniandar bat.
I
Joanes Mayorga dohatsua
Eskualdunak oihuz gaude.
Emaguzu fede khartsua
Othoi guri beha zaude!
Doniandar semea
Othoi hel zaizkigu!
Zure baithan gure fedea
Orok eman nahi dugu
II
Munduko loreak zintuen
Lan ederrenez zuretu,
Orok ohoratua zinen
Orduan Yaunak zu deithu!
Doniandar semea.... etc.
III
Thindatzen thindu ederrenez
Haritzen zinen demboran,
Yainko Yaunak bere dohainez
Hunki zintuen ariman!
Doniandar semea.... etc.
IV
Thinduaren orde zinuen
Hartu beraz khurutzea,
Misionetan sarthu zinen
Nahiz yenden salbatzea.
Doniandar semea.... etec
V
Berrogoibat lagunekilan
Eman zinen itsasoan:
Untzia uroski zabilan,
Zuek deskantsu osoan!
Doniandar semea.... etc.
VI
Bainan horra nun paganoak
Yabetzen diren untziaz!
Zuk dituzu zure lagunak
Segurtatzen khurutzeaz!
Doniandar semea.... etc.
VII
Pagano nagusi gaichtoak
Soldadoeri manatu
Eta heien lantza kolpeak
Itsasora zu botatu!
Doniandar semea.... etc.
VIII
Joanes Mayorga dohatsua
Yainko yaunaren martyra!
Heda zazu zure besoa
Hel gaiten oro zerura!
Doniandar semea.... etc.
IX
Egun Doniandar guziak
Zure oinetan dagozi.
Galdegin dute graziak
Zutaz ditzaten merezi.
Doniandar semea.... etc.
|