inprimatu
Umachurtch amerikanoa
Izenburua:
Umachurtch amerikanoa
Sinadura:
Donazahartarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Donazahartarra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
3

Umachurtch amerikanoa

 

Donazahatarra

 

 Bozkariatu gare handizki eskualdun ume bezala,

 Jakin baitugu kaseta bat hor laster sortzerat doala.

 Berri on hori entzun orduko dugu erran berehala:

 Zeruko Jaunak «La Euskaria» luzaz begira dezala!

 

 Nahi dut hemen egin agur bat euskaldun kaseta horri

 Bai-eta ere goraki erran: bihotzez, ongi-ethorri

 Erakhusteko nahi dudala eman dezoten sokhorri

 Amerikano baten pertsuak behar diozkat igorri.

 

 Irakurtu dut liburuetan gizon zuhurren errana:

 «Adichkide on egiazko bat harrapatzea zer lana!»

 Hala den norbeit aurkhitu nahiz han-hemenka dabilana

 Ikhus daiteke kurritzen luzaz Frantzia eta España.

 

 Nik nola beraz bihur eskerrak zuri, gure Jaungoikoa,

 Dautazulakotz laster igorri egun atseginezkoa

 Ezagutzeko aingeruño bat guziz paregabekoa,

 Iduri baitu so egin-eta dela zerutikakoa.

 

 Zeru gainean izar ederrak handizki du distiratzen,

 Baratzeetan lore freskoak bihotzak alegeratzen,

 Izarrek eta lorek badute gure begia charmatzen,

 Aingeru horren so garbia zaut gehiago agradatzen.

 

 Eni oraino zaut agradatzen horren begitarte ona

 Bethi aireño ezti batekin guzier irriz dagona;

 Behar dut erran hemen garbiki kantore batek diona:

 Bai segur horrek egin lezake gizon baten zoriona!

 

 Ikhusiz horren lañotasuna galdegin diot berari:

 «Noiz-danik zaitu, aingeru ona, zeruak eman lurrari?...

 «Noiz zuen egin atsegin hori aitari eta amari?...

 «...Agian luzaz utziko ditu zure amodioari!...»

 

 Botz hunkigarri batekin deraut ihardetsi berehala:

 «Ochala! yauna, aingeru banintz erraiten duzun bezala!

 «Banuke orai eskas dutana: zeruratzeko ahala.

 «Han erraiteko ene ait'amak hetan orhoilzen nizala!...

 

 -«Bihotz-minekin dut komprenitu orai zure aditzean

 «Umachurtch gazte maitagarri bat dudala nik aitzinean!

 «Errazu, othoi, ahiderikan ba othe duzun lurrean,

 «Nahi baduzu bada toki bat zuretzat gure etchean!»

 

 -«Jainkoak khendu dauzkit gazterik ene burhaso maiteak!

 «Ait'ama onak galdu ondan oi! zer bibotz-min dorpheak!!

 «Bainan brbotza deraut ahitzen ottore, in egoiteak.»

 «Ezen horrekin bizi naizela baditu orai urtheak.»

 

 -«Badakit orai zu nor zaitutan, umachurtch maitagarria,

 «Ezagutzen dut zure oseba, gizon ohoragarria.

 «Zutan baduket -zer atsegina! -adichkide bat berria,

 «Zure izena dut sekulakotz bihotzean ezarria!

 

 -«Ene eskerrak bihotzez zuri nitaz griñetan zarena,

 «Zu zidateke orai enetzat adichkidetan lehena.

 «Zuri dezala Jainkoak eman laguntzarik nasaiena!»

 «Bai-eta gero bere zeruan tokirikan hoberena!»

 

 -«Oraichtian zu hor aditzean begian nuen nigarra;

 «Ikhusiz segur bazinduela konsolamendu belharra!

 «Ez zaiten izan, zer gertha ere, lurrean bakhar-bakharra,

 «Jainkoak berak erranen dautzu merezi duzuu senharra.»

 

 «Jaungoikoari behar ditugu hemen eskerrak bihurtu,

 «Bai-eta ere haren izena goraki benedikatu,

 «Berari esker baitugu egun biek elgar ezagutu

 «...Milesker, Jauna, gaituzulakotz elgarren gana gidatu!»

 


inprimatu