inprimatu
Biba eskuara!
Izenburua:
Biba eskuara!
Sinadura:
Donazahartar gazte bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Donazahartar gazte bat

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1903
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
857.zk.
Orrialdea:
4

Biba eskuara!

 

Donazahartar gazte bat

 

 1

 

 Gernikako arbola bethi dago chutik.

 Bainan mezutu dute atzo Parisetik,

 Minichtro yin zaukunak Ifernu zolatik,

 Galtzagorri guziak laguntzat harturik

 Orai nahi lukela athera errotik (bis).

 

 2

 

 Adichkide batek daut berria ikhasi;

 Eta ordu berean odola zaut yauzi;

 Zer bada. Eskualdunak heMen ez nagusi?

 Guri gerta egiten yaun hori da hasi;

 Eskualdunak zer giren behar du ikhusi (bis).

 

 3

 

 combek erranen dauta, bere zuhurtzian,

 Zer gisaz den agertu lege hau Frantzian

 Orai. Errepublika hirurgarrenian:

 «Liberté, égalité» hitzeman hastian

 Gero Errepublikak yan hitza gustian (bis).

 

 4

 

 Bainan behar dut erran hementchet berean

 Zer lege den agertu hor Eskual-Herrian.

 -Adichkide maitea, zuk ere agian,

 Nihauk bezala duzu hauien entzutean

 Griña bat sendituko zure bihotzean (bis).

 

 5

 

 Horra beraz zer dion lege berri hortan

 Minichtro-nagusiak furfuri handilan;

 «Urthatsetan hasirik, eskualdun herritan,

 «Hobeki erraiteko, heyen elizetan

 «Eskuara debekatzen dut katichimetan» (bis).

 

 6

 

 Erranen dautazie orok elgarrekin.

 Nahi zinuketela eneganik yakin:

 Nondik duen yaun horrek deretchoa berekin

 Lege horren ileko hambat herrarekin

 Errepublika ganik dauzkan botherekin ibis).

 

 7

 

 Galde bera dut egin neure buruari

 Eta ongi bilhatu, dembora gidari;

 Bainan ez dut oraino hatzemaiten hori,

 Hatzemanen dutala ez zeraut iduri;

 Etsemplurikan ez da nehondik ageri (bis).

 

 8

 

 Lehengo demboretan izan da gerlari,

 Hortako bereziki beha Erromari;

 Erromako yendeak zuen munduari

 Eman bere legea, utziz guzieri

 Sor-lekuko mintzaia, Combes, zer induk guri?

 

 9

 

 Sobera ohore dut yaun horri egiten.

 Horren izen ilhuna Erromakoaren

 Sahetsean emanez gisa hortan hemen;

 Izen handi horrekin ez da parekatzen,

 Beha harren aldean zoin ttipi dagoen (bis).

 

 10

 

 Ezagut dezazuen Comben tzarkeria,

 Lakhet zauku denen gora erraitea

 Nehork, izanik ere aitoren-semea,

 Ezin duela ekhar holako legea.

 Horrenari, bai, beraz eman ilhumbea (bis).

 

 11

 

 Lege tzar horren kontra azkar egoiteko,

 Zer dugun egin behar orok ikusteko:

 Hartzen dut ausartzia zuer erraiteko

 Norte alde hortarat so bat egiteko

 Bretonen etsempluak gaitu argituko (bis).

 

 12

 

 Bretonek han bezala, emen Eskualdunek

 Bat egin behar dugu gazte, zahar, denek;

 Aphez eta auzapez, sos-gabe, sos-dunek,

 Gure mintzai zaharra maitatzen dugunek

 Gibelerat in dezan etsai berri hunek (bis).

 

 13

 

 Gure Yainko Yaunari hemen dut galdatzen

 Zerutik lagunt nezan Eskualdun egoiten.

 Zuek ere gazteak, zaituztet othoizten:

 Eskuara laguntzeko denetan hedatzen,

 Orok ikhasazie eskuaraz mintzatzen (bis).

 

 14

 

 Gernikako arbola! hire inguruan

 Gituk oro bilduko ezpata eskuan,

 Oihu hau dugularik guziek ahuan:

 Biba bethi eskuara gure eskualdean!

 Gauden Eskualdun bethi, bizian, hilean! (bis)

 


inprimatu