inprimatu
Donadoen kantuak
Izenburua:
Donadoen kantuak
Sinadura:
Donadoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Donadoa

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
700.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donadoen kantuak

 

Donadoa

 

 1

 

 Noizbeit hasten naiz kantatzen,

 Phertsu berrien moldatzen,

 Egia zombeit aithortzen;

 Baldin gizona ez balin bada

 Gazte delarik ezkontzen,

 Hasiz geroztik zahartzen,

 Sobera gogoetatzen,

 Donado zaiku gelditzen.

 

 2

 

 Zuek, mutiko maiteak

 Baziohazik urtheak,

 Zorokeriaz betheak;

 Dembora deno hobe tutzue

 Hartzea zuen andreak,

 Aberats edo pobreak,

 Eman bezala zorteak,

 Prestuak eta gazteak.

 

 3

 

 Beha Jaun Donadoeri,

 Izpiritua maiz eri,

 Nihon ez dire ageri;

 Sukal zokoan yarriz geroztik,

 Trunko batzuek iduri,

 Zer izanen duten sari

 Erran diotet bereri

 Nihork ez hauk urrikari!

 

 4

 

 Donadoaren etcherat,

 Zohaz guziz sukalderat,

 Zer molde den ikusterat;

 Han sua hila, bazterrak ilhun,

 Jauna heldu da barnerat,

 Badoha tupin beltzerat,

 Gero eltcheto tcharrerat,

 Afaldu gabe oherat!

 

 5

 

 Ohean ezin lokartuz,

 Oren guziak kontatuz,

 Nihon ezin deskantsatuz;

 Ohetik pisu yeiki ondoan,

 Nihondik ezin makurtuz,

 Sua bera ezin phiztuz,

 Ikasten dut neure gostuz,

 Donado zahar geldituz!

 


inprimatu