inprimatu
Lehen euskal-hitzak...
Izenburua:
Lehen euskal-hitzak...
Sinadura:
Diharce, Jean Marie (Xabier Diharce, Iratzeder)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Diharce, Jean

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
263-264

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Lehen euskal-hitzak...

 

Iratzeder

 

 Lehen euskal-hitzak

 idatzi dituen

 euskaldun bihotzak

 zer goi-sua zuken!

 

 Latin eta latin

 dena San Agustin...

 Jainkoz baitzen hazi

 sua zaio jauzi.

 

 "Jainkoaren Hitza

 gaur euskaraz mintza!"

 

 Beneditar bat zen

 Errioxakoa.

 Zuk, zer zuen izen,

 dakizu, Jainkoa.

 

 Aurten mila urte,

 zagon nolaz ote

 nolaz Jaun-Goikora

 euskaldun-mintzaira.

 

 "Jainkoaren Hitza,

 gaur euskaraz mintza"

 

 Behar baitu lurrak

 loren eder hura,

 Errioxatarrak,

 ikasi euskara.

 

 Aspaldi bezala

 loratu dadila,

 Logroņo aldean,

 bihotz ezpainetan.

 

 "Jainkoaren Hitza,

 gaur euskaraz mintza!"


inprimatu