inprimatu
Aurtxo txikiya
Izenburua:
Aurtxo txikiya
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
319.zk.
Orrialdea:
1

 Aurtxo txikiya,

 jayo berriya,

 gaur batayatutzen dana.

 jaun zerukua,

 begirayozu,

 etorri nai du zugana.

 

 Kulparik gabe,

 pekatariya,

 ¡auxen negarrezko lana!

 bere gurazo

 Adan'egatik,

 zerura joan biar zana.

 

 Garbitu zazu

 ur santu bakin

 Telesfora'txon anima

 guziz biyotzez

 eskatzen dizu

 mesede ori aiñ ona.

 

 Zure graziya

 izan dezala

 bere bizitza guziyan,

 aingerubakin

 gozatu zaitzan

 aizken gabeko gloriyan.

 

 Orantxen bertan

 egiten dizu

 biotzez juramentuba

 oñazpiratzeko

 zure laguntzaz

 beti-betiko inpernuba.

 


inprimatu