inprimatu
Frantsesak Madrilen
Izenburua:
Frantsesak Madrilen
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Diharce, Jean

Argitalpena:
Gure herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
1961
Alea:
593
Orrialdea:
4

Frantsesak Madrilen

 

 1

 

 Mua zortzi ehun eta zortzigarrenean

 Soldadu sartu ginen gu iñorantzian,

 Zerbitzatu behar ginela printziaren guardian:

 Egin ere badugu, behartu denian.

 

 2

 

 Arribatu ginenian Madrilgo hirian,

 Begitarte egilia frango izatu ginian:

 Nafartarrak ginela erraiten ziteian:

 Heien aide jartzekoak behartzen zenian.

 

 3

 

 Maiatzako ilaren bigarrenian,

 Errebolta sorturik Madrilgo hirian,

 Hiritikan kasatu nahi gintezteian:

 Ederki tronpaturik baitaude ordian.

 

 4

 

 Lauetan hogoi ginen kasernatik partitu;

 Gero bi plazetara gintuzken partitu

 Lehenbiziko sua ginuenian abiatu,

 Ikus ahalak oro gintuen garbitu.

 

 5

 

 Chupa gorriekilan gu jinik plazara,

 Burlaz ez zaizkiguna hasi berehala?

 Madrillen uste zuten zezenak ginela,

 Toleiatu beharrak mokanesekila.

 

 6

 

 Mokanesak airean, ipurdia lasto,

 Oihuka ari ziren: «tira, tira, karako!»

 Tiratu ginituen bi dozena tiro:

 On zirenak joan ziren erran gabe adio!

 

 7

 

 Madrilgo andrek zuten konbertsazionea,

 Desiratzen baitzuten gizon izaitea

 «Frantses porroska ohiek zer demontre dira?

 Dozena baten aski naun bertze batekila!»

 

 8

 

 Madrilen egin dute andrek lan ederra:

 Eltze eta pitcharrak bota karrikara;

 Lur-bacher-egilentzat ez da ez malurra

 Lehengo bien sari saltzen da bakarra!

 

 9

 

 Ikusi zutenian gure bitoria,

 Gurutze banarekin jin zauzkigun bia:

 Bertzek kapotapetik harri-ukaldia;

 Zer pena holakoen bizirik uztia!


inprimatu