inprimatu
Amerikat
Izenburua:
Amerikat
Sinadura:
Dih...
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dih..

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
29.zk.
Orrialdea:
3

Amerikak

 

 

 1

 

 Trankil nindagolarik nere sort-herrian,

 Probechko, bainan urus ahaiden erdian,

 Lagun haizu zaizkidan etchera ethorri.

 Etsai gaichtoak naski zituen igorri!

 

 2

 

 «Miserian, zioten, hemen zertan hago?

 «Amerikan oraino baduk diru frango

 «Guazen, eta guretzat bada eskaldia,

 «Laster izanen diguk nasaiki urrhia!

 

 3

 

 Hitz ederrik, zoroa, nituen sinhetsi,

 Dolamenetan ama alharguna utzi;

 Gogo sendo batekin etchetik phartitu...

 Behar zautan ondikotz laster urrikitu

 

 4

 

 Habanako lurretan sarthu nintzaneko,

 Dohain on bat nagon prest nere zorirako;

 Laster izanik joa eritasun batez,

 Huna agorandua non naizen oinhazez.

 

 5

 

 Lur atzean nagola bihotzetik ilhun.

 Hitz on bat entzun gabe, oi, ta, zombat egun!

 Horra beraz hemengo aberastasunak!

 Oi! zertako nituen sinhetsi lagunak!

 

 6

 

 Lagunak, ai, ez dute izena merezi!...

 Krudelki, ni utzirik, gan dire ihesi.

 Bainan, zer diot ? Ama nik ere dut utzi.

 Nitarik dute hola egiten ikhasi!

 

 7

 

 Ene ama gaichoa, ene ama ona,

 Huna non dagon zure seme hobenduna!

 Ai, badakit, ez nintzan zutaz urrikaldu:

 Bainan, zuzen baitzen, Jaunak nau gaztigatu.

 


inprimatu