inprimatu
Pilatus eta Piarres ttiki
Izenburua:
Pilatus eta Piarres ttiki
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1937
Argitalpenaren urtea:
50
Alea:
1948.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pilatus eta Piarres ttiki.

 

Pierre Dibarrarat.

 

 1

 

 Eztai ederrak Eskual-herrian

 Egin ditugu ihauterian,

 Bozkariorik haundienenean!

 Bai, ahaideak gutaratzean

 Adichkidekin bat egitean

 Zoriona zen gure artean.

 

 2

 

 Nahiz ez ginen haundietarik,

 Espos hekien bi aldetarik

 Ginen eskualdun garbietarik:

 Jakintsun haundi jaun hiritarrik

 Zaiku ethorri batto bakharrik,

 Itzultzekotan gu choraturik...

 

 3

 

 Udako egun bero garbian

 Nola erlea loretegian,

 Zagon jaun hura gure erdian;

 Gu oro ichil, mintzo zenean;

 Iduri saindu hastapenean,

 Satan ttipi bat zen azkenean.

 

 4

 

 Jakintsun haren jakitatea

 Da khoro-dunen laidostatzea,

 Jainkoa baithan ez sinhestea;

 Mundua eta gu egitea,

 Ez deusetarik gauzen hastea,

 Haren ustean da... suertea!

 

 5

 

 Erran du: "Ez da botheretsurik

 "Gizona baino goragokorik,

 "Guri gaztigu eman dironik;

 "Ez da zorigaitz ez zorionik,

 "Ez arimarik berechten denik.

 "Denak akhabo hilez geroztik."

 

 6

 

 Zuhurren gisa mintzatu baitzen,

 Gazte choroek sinhesten zuten,

 Ustez osoki argitua zen.

 Ez zen ez gaizki irriz asetzen,

 Haren gezurra ez zela galtzen,

 Toki onean zuela saltzen.

 

 7

 

 Lotsarik gabe zitzaion jeiki:

 "Ichil zaite hor: ez mintza gaizki;

 "Arras zorotzat gauzkatzu naski;

 "Jakintsun zare, bainan ez aski;

 "Tontoak ere zerbait badaki.

 

 8

 

 "Huna oilo bat mahain gainean.

 "Arroltzea zen amaren pean,

 "Gero chitoa, sortu zenean;

 "Arroltzerik ez mundu hastean,

 "Oilo lehenak errun artean...

 "Nork du lehena eman lurrean?"

 

 9

 

 "Nungo gizonak deraut erranen:

 "Gairik gabe dut lana eginen,

 "Deus erain gabe sor-eraziren?

 "Hastapenean hazirik ez zen;

 "Ez deusetarik nork erain zuen?

 "Ikhus-azu hor Jainkoa baden...

 

 10

 

 "Begira-zozu iguzki horri,

 "Arratsaldeko ilhargiari,

 "Gau izarratu garbienari:

 "Zoin jakintsuk ditu ezarri?

 "Jarraik-arazten tenoreari?

 "Hots, erradazu: nor da gidari?"

 

 11

 

 Jaun haundi hori hari zen kantuz

 Bizarra eskuz bihurdikatuz,

 Gehiago deus ezin asmatuz;

 Behin errana gero ukhatuz

 Bere burua ezin garbituz

 Hura zen hura tonto Pilatus!

 

 12

 

 Pilatus harek badu bai lagun:

 Mila batean sei-zazpi ehun...

 Hek utz ditzagun ahalaz urrun

 Kantabre kasta, gauden fededun,

 Jainkoa othoitz gau eta egun:

 Gero zerua goza dezagun.

 

 


inprimatu