Muthil zahar bat bere mahastian
Dibarrart, Pierre
1
Aitak eman zerautan zerurat juaitean
Enetzat mahastia hartzeko lanean;
Artha nezala,
Aitak bezala
Haintzur eta jorra,
Laguntzat hor nuela... sotoko ophorra.
2
Etche churi ttipi bat badut mahastian.
Sagar, udare, phiko mertchiken artian,
Etch'aitzinean,
Loren erdian,
Baratze alhorra,
Dutchuluaren pean... sotoko ophorra.
3
Mahastian choriek goiz dute kantatzen
Orduan bozkarioz lanari naiz lotzen;
Gero zait hasten
Bihotza hozten
Agortzen zintzurra.
Laster dit eskuratzen... sotoko ophorra.
4
Ez dut hiritar gisan gosari ttikia
Bichkotchatto batekin edari bichia
Nik dut ogia
Achal gorria,
Bai gasna gogorra.
Eta arno churitik... sotoko ophorra.
5
Neguan ez da deusik eder mahastian,
Aldachketan molkoak agertu artian,
Ikusiz huntan,
Osto artean,
Larritzen pikorra,
Nola ahantz dezaket... sotoko ophorra.
6
Igandetan debotki meza dut entzuten;
Gero lagun onekin plazetan jostatzen
Han dut aditzen
Nitaz erraitera
«Zer muthil gothorra!
«Ez ahal dik hastio...» sotoko ophorra
7
Gorphutza baitut sano, arpegia gorri
Hortako dute nitaz zerbait erran nahi,
Bainan ez naiz ni
Nihoiz ibili
Oraino mochkorra,
Izanagatik maite... sotoko ophorra.
8
Badut moltsa luze bat urhez hampatua,
Hal'ere ezkontzeko lotsaz gelditua,
Beldur bainintzen
Gerta zadien
Andrea mokorra,
Eta hauts ostikoka... sotoko ophorra.
9
Ene gazte lagunak ezkondu direnak,
Haurrez betheak dire orai gehienak;
Balute ere
Bertze hainhertze,
Eznaiz jeloskorra
Haur ainitz bezain on dut... sotoko ophorra.
10
Herriko zahar batzuk sotorat ethorriz
Han idukitzen naute lehertua irriz
Konkorrek kanta,
Mainguek dantza,
Oihuka elkhorra...
Biba! zaharrak eta.. sotoko ophorra
11
Burlaka hasten baita artzaina menditik,
Zaharrek errepostu mahasti gainetik
To edantzak hik
Chirripakotik
Gibel aidez gora
Guk husteko dembora... sotoko ophorra.
12
Ophor hori ez baitzen andrentzat egina,
Hekien dut eskaintzen gathelutto bana;
Hastio naute
Erraitera dute:
Donado zingorra!
Chehaturen ahal zaik... sotoko ophorra.
13
Bertsu hauk egitean iphar-gochoa zen,
Sotoan hari nintzen arnoen aldatzen;
Donado hemen
Zein ongi naizen,
Egin dut aithorra,
Tente chutik aldean... sotoko ophorra.