inprimatu
Libertatearen amodioa
Izenburua:
Libertatearen amodioa
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
45
Alea:
1693.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Libertatearen Amodioa.

 

Dibarrat.

 

 1

 

 Eskualdun garbi batek, othe dauka deusik,

 Libertatea bezain gauza aberatsik?

 Ez, ez, harentzat ez deus, hain baliosik,

 Zorion hortaz baizik ez baitu ametsik

 Hori gabe ez duke bizitze urusik (bis).

 

 2

 

 Munduko gaztelurik den ederrenean,

 Lausengu, jan-edan on, guzien artean;

 Eskualduna ez dauke han bertzen maneran,

 Nahiago du izan librotasunean,

 Mendian berak egin etchola batean (bis).

 

 3

 

 Eskualdunak bakea du bethi galdetzen,

 Zeren libertatea gerlak dion khentzen;

 Bertzenaz deusek ez du, nehon ikharatzen,

 Lehoin baten pare da etsaier oldartzen,

 Buruzagiek dute hortakotz maitatzen (bis).

 

 4

 

 Orai bi mila urthe, hainitz Erromano,

 Gerlan ethorri ziren, Eskual-Herriraino;

 Kantabre azkar heiek, zioten oraino

 Erran: "Sekulan ez gu izanen Romano",

 Hitz hori ez da galdu orai arteraino (bis).

 

 5

 

 Eskualdunak zertan du lachatzen gakhoa,

 Haren libertatea dagon athekoa.

 Bothu duenean zerutikakoa,

 Hortan obeditzen du humilki Jainkoa,

 Eta hartzen ordena bizi guzikoa (bis).

 

 6

 

 Libertate ederra, gauza baliosa,

 Jainkoa zerbitzatuz girichtino gisa,

 Igandeak begira, ahal bezain ontsa,

 Gero, biba pilota, pleka eta musa;

 Hori da Eskualdun bizitze urusa (bis) .

 

 7

 

 Libertatea khenduz othe da gai-denik?

 Eskualdunen biHotza, charma dezakenik.

 Ez da lorerik eta ez landarerik,

 Gernikako arbola daitake bakarrik.

 Arbola saindu horrek ez baitu parerik (bis).

 

 8

 

 Eskualduner artean, ez dugu aditu,

 Egiazko fedeaz ez denik argitu.

 Eskualdunek orotaz libro nahi baitu,

 Satanen bilhurretik, haurrean libratu,

 Geroztik mamu harrek begietan baitu (bis).

 

 9

 

 Nere gudua huntan dut akhabatuko:

 Biba libertatea, Eskualdunendako.

 Jainkoa othoitzetik ez naiz baratuko,

 Bakezko bizitzea diot galdatuko

 Eta gero zerua, eternitateko (bis).

 

 


inprimatu