inprimatu
Eskual-herria eta eskuara
Izenburua:
Eskual-herria eta eskuara
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1902
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
810.zk.
Orrialdea:
4

Eskual-herria eta Eskuara

 

Dibarrart, Pierre

 

 1

 

 Frantzian et'Espainan bada toki ederrik,

 Bainan ez Eskual-herriak bezain laket lekhurik,

 Yakintsunak mintzo dira bietan ibilirik,

 Eskualdunen sor lekhuak ez duela parerik.

 

 2

 

 Zazpi probentzietarik hiru ditu Frantziak,

 Hetan dira bedatuak Eskual-herri guziak.

 Iduri zeru-zolako izar begi argiak;

 Eliza bana erdian daude churi-churiak.

 

 3

 

 Munduak ez duelakotz nehon toki hoberik,

 Eskual-herri sano garbi hunen pareko denik.

 Nola uda azkenean usoak Ipharretik.

 Arrotzak dira ospeka heldu mundu guzitik.

 

 4

 

 Erleak ez du hain maite baratzeko lilia,

 Nola baitute arrotsek maite Eskual-herria

 Alegera denak badu zertaz egin irria,

 Eta oriak hemen du biltzen osagarria.

 

 5

 

 Lorez estalia dagon pentze gainaren pare,

 Itsas hegiko herriak, yendez bethetzen dire,

 Eskual herri eder hunek badu hortaz ohore,

 Bere sor lekhuak utziz, hunat heldu baitire.

 

 6

 

 Arrotz heiek ikustean gazte pilotariak

 Heien guduka ederrak heien beso khaldiak,

 Esku zarta eta oihuz ari dire guziak,

 Biba Eskualdunak eta Biba Eskual-herria.

 

 7

 

 Zurgin, hargin, sastre, harotz, zapetain, dendariak,

 Lur-lan ile, artzain eta itsas-arraintzariak,

 Eskual-herrietan dire zorionez bethiak,

 Baliatzen baitituzte beren yakitateak;

 

 8

 

 Lurreko Parabisua baita Eskual-herria,

 Eder bezain aberatsa eta maithagarria,

 Halaber dugu mintzaia nehon pare gabia

 Gure probentzietarat Iberek ekharria:

 

 9

 

 Mintzaiarik zaharrena dugu Eskual-herrian,

 Erregina bat bezala auzokoen erdian,

 Nola chito chume batzu amaren hegal pean.

 Bertzeak hala dagozi Eskuararen aldean.

 

 10

 

 Har dezagun chede zin bat Eskuaraz mintratzeko,

 mintzaia ederra galtzerat ez uzteko,

 Bertze mintzaiak on dira urunduan ibiltzeko.

 Bainan hau atchik dezagun Eskualdunen arteko.

 

 11

 

 Ait' et' ama zoro batzu irriz daude haurreri,

 Eskuara hitz nahasiak erraiten tuzteneri,

 Bainan burhaso zuhmurrak eginen du hobeki.

 Erakustea chuchena, makur mintzo denari.

 

 12

 

 Mende zaharreko ama oi Eskuara maitia,

 Kaskoin hoien kopetarik baduzu oinhazea,

 Nahi zaituzte aurtiki eta khendu bizia.

 Bainan Eskualdunak zor du chutik atchikitzea.

 


inprimatu