inprimatu
Bildots aitamez gabetua
Izenburua:
Bildots aitamez gabetua
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
176.zk.
Orrialdea:
3-4

Bildots aitamez gabetua

 

Dibarrart, Pierre

 

 1

 

 Sorthu nintzen neguko gaurik hotzenean;

 Aita hil berria zen, ni munduratzean

 Amaz gabetu nintzen gau hartan berean

 Ume-zurtza gelditu etchola batean.

 

 2

 

 Auhenka ari nintzen iraungia gosez,

 Lurrean hedatua ikharetan hotzez;

 Yainkoa urrikalduz ene bihotz minez

 Lagundu nau, izeba amatzat emanez.

 

 3

 

 Ethorri zen izeba, nitaz yabetzera,

 Bihotz onez altchatu besoen artera.

 Hark eraman ninduen Biskaiko etchera

 Eta esnea eman nasai edatera.

 

 4

 

 Une yabe gabea ez hadila lotsa;

 Nahiz aita eta amekin ez haiteken goza,

 Nik arthaturen baihaut ahal bezain ontsa,

 Behar hordu guziez altcha niri boza.

 

 5

 

 Primaderan loreak agertzearekin,

 Borturat ginohazin biak, ardiekin

 Izebak erran zautan: agokit enekin,

 Lanyeretan ni gabe, hi eror ez hadin.

 

 6

 

 Hi baihaiz ederrena bildots guzietan,

 Harturen hau otsoak hortaz begietan,

 Etcholarat bil hakit ilhun hegietan

 Eta urik ez edan ziphu lohietan.

 

 7

 

 Ene maite lagunak ait'amek arthatzen,

 Gomendio guzia nik bezala zuten;

 Bainan librotasuna maitegi baitzuten,

 Toki debekatuak hautatzen zituzten.

 

 8

 

 Ait'ametarik ziren behin eskapatu

 Oihanik beltzenera elgarrekin heldu

 Han zituzten otsoek itsuski kolpatu,

 Bizia utzi, bainan ohorea khendu.

 

 9

 

 Nik ziphu lohitsuan ez dut edan urik,

 Ez otsoen menean egon lokharturik

 Hortakotz dut galdea izatu gazterik,

 Muthil aberats eta prestu baten ganik.

 

 10

 

 Izebak nahi baitu, hura dut utziko,

 Zelhai eder baiera naiz egun yautsiko;

 Aisean bizitzea dut ardietsiko,

 Eta otso maltzurrak ez nau ausikiko.

 

 11

 

 Ume zurtz prestu hori ekharriz gogora,

 Bizi bedi gaztea horren arabera;

 Aphal sorthu zuhurra altcha daite gora

 Aberats ergela da yautsiko behera.

 


inprimatu