inprimatu
Aita zuhurra eta hirur semeak
Izenburua:
Aita zuhurra eta hirur semeak
Sinadura:
Dibarrart, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dibarrart, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1906
Argitalpenaren urtea:
[20]
Alea:
25.zk.
Orrialdea:
2

Aita zuhurra eta hirur semeak

 

Dibarrart, P.

 

 1

 

 Aita batek zituen hiru seme behin

 Hekien haur demboran baitzuen atsegin;

 Gero eman diote haimbertze bihotzmin,

 On guzien nausi nahi ziren egin.

 

 2

 

 Semeak mintzo ziren elgar aditurik:

 Aita zahartu zare, ez da progotchurik:

 Landak eta dirua guretzat utzirik.

 Hohe duzu bakean deskantsu bizirik.

 

 3

 

 Zeren falta duzuen, errazue haurrak.

 Jan edan onak ala soineko ederrak;

 Orai zueri utziz dretchoen indarrak.

 Nork dauzkit chukhaturen ondoko nigarrak?

 

 4

 

 Aita! zer uste dutu zikoitz batzu garen.

 Zeren gatik ginuke nigarrik eginen;

 Ait'amenzat umeak bihotz onak diren.

 Menean eman azte ez dutu jakinen.

 

 5

 

 Baratze gibeleko elhorri churian,

 Ohatzetto bat zagok, lau chori barnian;

 To, hek eman detzagun kaiola batian,

 Ait'amek han detzaten handitu artian.

 

 6

 

 Beha zozue orai kaiolan emanik,

 Mokoak chabalduak nola dauden handik

 Ait'amak bazkarekin aldean jadanik,

 Burhasoak haurrentzat hola egiten dik.

 

 7

 

 Ume hek aski handi egin zirenean,

 Kaiolatik zituen igorri airean;

 Ait'amak ere hartu segada batean,

 Eta biak ezarri kaiola berean.

 

 8

 

 Ikhusi ditutzue umeen arthatzen,

 Bi zaharrek lau gazte kaiolan bazkatzen

 Orai gaztek ait'amak badituzte hazten,

 Nik ere dauzkitzuet onthasunak uzien.

 

 9

 

 Semeak hasi ziren kheinuka elkharri,

 Aitharen alki hortan zoin behar da jarri

 Bainan chori gazteak deus gabe ethorri,

 Eta zaharra gosez kaiolan erori.

 

 10

 

 Horra zein beratza den ait'amen bihotza.

 Ume gaichtoek ditek gogor eta hotza

 Hortakotz izatu nauk buluzteko lotsa,

 Beude ene alkhia, landak eta moltsa.

 

 11

 

 Zeru lurrek ez ditek nihoiz makhurtzerik.

 Gidari dutelakotz Jainkoa bakharrik;

 Oro nagusi diren etche batek ez dik,

 Bettirisanteneko bideaz bertzerik.

 

 12

 

 Zembat zahar munduan goizik buluziak,

 Laidoen jasaiteko menera jautsiak;

 Manatzeko dretchoak bertzeri utziak,

 Ongi egin ondoan gaizki ikhusiak.

 


inprimatu