inprimatu
Bidarteko lamiña
Izenburua:
Bidarteko lamiña
Sinadura:
Decrept, Etienne
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Decrept, Etienne

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1271.zk.
Orrialdea:
2

Bidarteko lamiña

 

Decrept, Ettiene

 

 Gau batez, azken hazillan,

 Lehor bidez nindabillan

 Maiz ezti zaitan bezala,

 Noiz, lamiñ zelakotz ezen,

 Itsasotik alchatu zen

 Emazte baten itzala,

 

 Iduri, hain zen arina,

 Ur arrapotik egiña,

 Trabako zituen oñak,

 Nahiz agertu orduko,

 Nitarat helarazteko

 Apaldu ziren tiroñak.

 

 Etzen zahar, etzen gazte:

 Bi adintsuak nahaste

 Zauzkien begitartian...

 Hortaz nuen asmatu, nik,

 Etzela chori gizenik

 Sartuko hunen hartian.

 

 Gaitzitu zitzaion aski

 Nik gogoratua naski

 Zeren, bertze hitzik gabe,

 Gora ihardetsi zautan

 Aspaldiko demboratan

 Zela Bidartera jabe.

 

 «Ni ninzen zuen lamiña,

 «Egiazko erregiña...

 «Eta denen ontasunak.

 «Batzuetan bat banazka.

 «Bañan maizago ahurka,

 «Eman dauzkitzuet denak.

 

 «Zuen airia ezta hotz

 «Hastetik duzuelakotz

 «Nere hatsaz epheldua,

 «Eta bi begiez behiñ

 «Ukhitu baitut, hain urdiñ

 «Dagoke zuen zerua.

 

 «Ez baitziñezten, gaichuak,

 «Bildotcha bezin malchuak,

 «Zor dautzuet nigar asko...

 «Hatik nigarrek, halere,

 «Batzuten aski bothere

 «Zuen aberatsazteko.

 

 «Busti zituzten lurretan,

 «ideki ziren, halatan,

 «Hamabortz bat ithurbegi...

 «Orai, itsaso bazterrak

 «Derabillzkan ur bakharrak

 «Zuentzat daudez zillegi.

 

 «Eta delarik hoin eder,

 «Sor ohatziari aiher

 «Bazaitezkete oraño?

 «Non, arrotzek beitiote

 «Sosari behatu ote

 «Dukezuen egundaño!...

 

 «Lotzaizte berriz lanari,

 «Ikhusiz zer diren hari

 «Sahesteko bi herriak.

 «Nahiz, atzo, entzun dutan

 «Dituela, bero hautan,

 «Idorrazi egarriak.»

 

 


inprimatu