inprimatu
Maiatza, Maria Birjinaren egunak
Izenburua:
Maiatza, Maria Birjinaren egunak
Sinadura:
David, A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
David, A

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1901
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
724.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maiatza, Maria Birjinaren egunak

 

David, j. Mediku zaharra

 

 ERREPIKA:

 

 Otoiztera heldu nautzu, Maria.

 Zure oinetarat eroria,

 Gozatzeko izan dezan zoria

 Zurekilan zeruko loria.

 

 KOPLAK:

 

 1

 

 Maiatzeko egunak, zoin diren ederrak!

 Berritzen ari dela iduri du lurrak:

 Denetan lili, chori airosten bazterrak:

 Jende onak bidaltzen Jaunari eskerrak.

 

 2

 

 Egun hauk Mariari berechiak dire;

 Altcha, Girichtinoak, harentzat aldare:

 Ekar edergailuak, ekar argi, lore

 Guziz bihotz garbi bat, otoi, ekar ere.

 

 3

 

 Mariaren otoitzak laņoki egiten,

 Bainan ez dakit nola, bihotza hunkitzen.

 Arratsean, kantika denean kantatzen.

 Ohartzen naiz, begitik nigar bat erortzen.

 

 4

 

 Makurrerat mendea zoin apal erori!

 Gaichtoeri sariak... penak prestueri!

 Munduaz asperturik, itzulzen naiz zuri.

 Zuri, Maria, eta Jesus Jainkoari.

 

 5

 

 Oi! Jesus! aterazu Frantzia lezetik,

 Sinhesterik batere ez dutenen ganik.

 Altchaitzu prestu zenbeit, hek lagun eskutik;

 Zuzenik ez ditake, zu kampo emanik.

 

 6

 

 Zorigaitzez lurrean gaizkia da nausi;

 Eliza zimendutik nahi dua nahasi;

 Pagano nahi luke oro bilakazi;

 Krichtok egin duena nahi luke hantsi.

 

 7

 

 Har dezagun chedea oraitik betiko.

 Guk gure sinhestea gora aitortzeko;

 Ez girela heinean Jesus ukatzeko;

 Etsaiari behatu tinki bekoz-beko.

 

 8

 

 Huna, Ama maitea, bilduak non giren;

 Bihotzaren erditik dautzugu galdetzen,

 Hemen giren guziak noizbeit kausi gaiten

 Elgarrekin zeruan. Amen! Amen! Amen!

 


inprimatu