inprimatu
Eguberri
Izenburua:
Eguberri
Sinadura:
David
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
David

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
653.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eguberri

 

David

 

 1

 

 Argia sortzen den aldetic,

 Gaur aitzen duzue deusic?

 Zer miraculu gertaturic

 Heldu da Orientetic?

 

 Jesus

 Jesus

 Hitzemana liburu saindutan:

 Oren huntan

 Sortzen da lasto huts batetan. (Refrain)

 

 2

 

 Izar bat agertu airian,

 Guziac dauzi guitian,

 Errege, bere yauregian,

 Ardzainac, beren mendian.

 

 Jesus, etc.

 

 3

 

 Izar distirantac argituz,

 Indar gorde batec hartuz,

 Denac badohazi zer ikus,

 Haur ņimiņo bati buruz.

 

 Jesus, etc.

 

 4

 

 Kausten dute, hegui batian,

 Haur hat, Bethleem herrian,

 Eta bi azienden aldian

 Han, mundu bat, othoitzian.

 

 Jesus, etc.

 

 5

 

 Haur hori, zer da michterio,

 Hola denen ibiltzeco?...

 Haur hura da zeruan Jainco,

 Haur hura da Jesus-Chrichto!...

 

 Jesus, etc.

 

 6

 

 Aitac igortzen du lurrera,

 Bizi latz bat jasaitera,

 Bizi onduuan curutzera,

 Odolaz, gu salbatzera...

 

 Jesus, etc.

 

 7

 

 Lau mila urte pasaturic,

 Mundua zaun itsuturic.

 Gizonaren huts baten gatic,

 Gaizkian pulunpaturik.

 

 Jesus, etc.

 

 8

 

 Gaizkia zen nausi denetan,

 Gezurra tribunaletan,

 Diru tratua. Tenploetan,

 Itsuskeria jendetan.

 

 Jesus, etc.

 

 9

 

 Lege zuzena makurrari,

 Chede ona gezurrari.

 Garbitasuna lohiari,

 Chrichtoc mundurat ekarri.

 

 Jesus, etc.

 

 10

 

 Ongia, gaizkia, bi etsai,

 Jesus, Judas ez bi anai.

 Sainduac, ez lehen ez orai

 Satani, ezin erran: Bai!

 

 Jesus, etc.

 

 11

 

 Chrichto traba da gachtoenzat.

 Traba heyen gaizkienzat.

 Handic heyen herra itsu bat.

 Chrichtoren aide direnzat.

 

 Jesus, etc.

 

 12

 

 Gaizkiac ez daki zer egin.

 Jesus ukatua dadin.

 Nihoiz ez, da izan hoin samin,

 Bai mihiz, bai lumarekin.

 

 Jesus!

 Ikus,

 Munduan hedatu den itzala

 Otoi! Jesus!

 Argizazu lehen bezala.

 


inprimatu