inprimatu
Ziberotik Arabara
Izenburua:
Ziberotik Arabara
Sinadura:
Davant, Jean Louis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-1
Orrialdea:
55

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ziberotik Arabara

 

Davant, J.L.

 

 1

 

 Pena orok egun batez, gainditzen bere gailurra:

 Ortzadarrak loratuko, berriz Euskadiko lurra.

 Su garrean gesalduz negu beltzeko elurra,

 Arabari, hegiz-hegi, Xiberoaren agurra.

 

 2

 

 Agur, agur, bihotzetik, Gasteiz eta Estibalitz!

 Hamaiketan hartz maltzurrak eraso zaitue bortitz,

 Eliz atean utzirik elur petik zenbat korpitz

 Et'Euskara ehortzirik, mingainetan erdaldun hitz.

 

 3

 

 Batean arrano beltza, bestean urzo apala,

 Euskaldun Herria beti zeruz zeru badabila

 Itsas uhaina golkoan, bere iparraren bila

 Sartaldetik zu zaitugu, Araba, beste hegala.

 

 4

 

 Korpitzetik moztu nahiz, biak gaituzte berezi,

 Erdaraz galkatu eta makilaz ardura hezi.

 Horregatik, haurrideak, ez dizagun orain etsi,

 Etsaiak ezin baitigu portua gehiago hetsi.

 

 5

 

 Arabako Euskaltzaina, ekaldetik zorionak.

 Izan gaiten lagunekin hizkuntzaren artzain onak.

 Ararteko ditugula Nafarroako Baskonak,

 Pitz ditzagun Xiberoa et'Araba euskaldunak.

 


inprimatu