inprimatu
Prefeta zertako?
Izenburua:
Prefeta zertako?
Sinadura:
Davant, Jean Louis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1506.zk.
Orrialdea:
5

Prefeta zertako?

 

Davant, Jean Louis

 

 1

 

 Heben badügü jinko faltsü bat, deitzen dena gobernia

 Ez nakikezü noiz hartü zian Jaun Goikoaren lekia

 Erregetarik üken baitzien zaharrek frantzesküntia

 Bardinak dira Eüskaldünentzat Erresuma, Estatia:

 Errepüblikan izana gatik, ez dügü hardi haitia.

 

 2

 

 Napoleone izan günian orok tirano perfeita,

 Baina Frantzesek malta diroie ürgüilüz haren potreta

 Zeren Frantzian orano ere xütik dago haren dreta:

 Popüliaren etxekitzeko asmatü zian Prefeta,

 Beste izenez Gobernadore, honartü ezina baita.

 

 3

 

 Demokraziaz ez da Prefetik, oz da Gobernadorerik,

 Probintzietan Siñurren ordai, Erresumak ezarririk:

 Herri libretan manazaleak bozkaz dira haitatürik.

 Erregegoan bezala gira gü orano manatürik.

 Kolonietan ezik non dago Prefeta bezalakorik?

 

 4

 

 Gobernadore, Gobernadore, jentea hire üzkütik

 Hogei-hameka eta bi eskü baitük beti gobernütik

 Eüskal-Herria extekitzen dük eskelari bühürtürik

 Herri güziek behar baitie diharia hir'eskütik,

 Hire txahutak dütük denetan auzapezez txalotürik,

 

 5

 

 Hi Eüskaldüna, büri'apalik, zer habile eskelari

 Parisen, Pauen, jinko faltsien gibeletik otoitzlari?

 Ago bakean, gaixo pelegri, ez dük zorrik Prefetari.

 Hura bai segür guri esker dük haiñen azkar eta jori,

 Jenten izerdi eta legarrer zor dik leku eder hori!

 

 6

 

 Alokazione, subentzioneak eta... noiz dira dohainak?

 Ez dira Giscard, ez goberniak, ez jaun Prefetak emanak.

 Hori güziak, nahi ala ez, ziek bezalakoenak,

 Zihaurenak je ez batützie, prefosta, herritarrenak

 Ohart zitaie, soldate hortan mitil jarri ziradenak!

 

 7

 

 Departamentü bat beretako behar du ipar aldeak,

 Baina halaber libro behar tü herriak et'alkateak.

 Gogoetarik ohilt ditzagün Prefet, Gobernadoreak,

 Gühauren esküz erabil gure kartak eta potereak,

 Beti Siñurrik gabe antola Eüskaldünen Biltzarreak.


inprimatu