inprimatu
Larraiñeko Herria
Izenburua:
Larraiñeko Herria
Sinadura:
Davant, Jean Louis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1431.zk.
Orrialdea:
5

Larraiñeko Herria

 

Davant, Jean Louis

 

 1

 

 Maiatza hasi baiko, saldoak berhala

 Herri guzietarik Larraiñen, bortila.

 Eki Begi haunditik Orhiko hegila,

 Herri ederra (y) eta eremü zabala!

 

 2

 

 Larraiñeko herria, herri eremütsa,

 Bortiaz gabetürik, orai erdi hütsa.

 Pettarrila entzünik holako herotsa,

 Egiaren mintzoaz ez gitian lotsa.

 

 3

 

 Larraiñeko bortia norena ote den?

 Hortaz auzi hanitxko izan baita lehen,

 Xiberoko zindika beti nausitü zen

 Eta herri-gaixoa lürrik gabe heben.

 

 4

 

 Beren bortia oro Santa-Grazikoek

 Etxeki zien ordüz, bai eta Hauztarrek,

 Parte hun bat Altzükük, Lakarrik, Altzaiek...

 Deusere gabe egon behar dü Larraiñek!

 

 5

 

 Paper, zaharrak iker ditzagüla berriz,

 Leheneko jüjeak erauntsirik erdiz:

 «Xiberoko ibarra, hegian jabe hiz;

 Larraiñeko herria, apalean aldiz.»

 

 6

 

 Hautsi-mautsi hortarik, zer zaikü baratü?

 Larraiñtarren züzena noiz die agertü?

 Bortü apala (y) ere jaunek dale kentü

 Eta jüjamentia here hunaz hüstü.

 

 7

 

 Xiberotarrak gira, bai, erdiratiirik,

 Xiberoa ez ützi nahiz ürratürik

 Ez eta Larraiñtarrak oroz gabetürik,

 Erroiak aldiz laster oso jabetürik.

 

 8

 

 Opilo hori nork dü ezarriko bakun?

 Bürüzagi xüxenik ez ote da ihun,

 San Marti bezalako güdari bihotz hun,

 Edo zü bezalako jüjerik, Salamun?

 

 9

 

 Frantses bürüzagiak eta jaun jüjeak,

 Errespetian üken zihauren legeak:

 Larraiñtarrer ütz, erren, hitzaman parteak

 Eta Ziberoari agian besteak!

 

 10

 

 Orai berriz jeiki da Larraiñe herria,

 Beretzat eskaturik eremü güzia.

 Barneko Ministrotik jin da mehatxia

 «Kasü, ez erra hunki lehenko auzia!»

 

 11

 

 Ministerio ergela eta bühürria,

 Hik ere gordatzen duk gaizaren erdia

 Bortü zolaren jabe Larraiñe herria...

 Ago heŕriko mütil, ez baihiz nausia!

 

 12

 

 Goiko salbazailerik ez baita lür huntan,

 Marti ez Salamunik auzitegietan,

 Gure züzena finka dezagün borrokan

 Eta gure indarrak jünta Xiberoan.


inprimatu