inprimatu
Lana
Izenburua:
Lana
Sinadura:
Davant, Jean Louis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
902.zk.
Orrialdea:
23

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lana

 

Davant, J.

 

 Lan egiten zuten

 doi jateko

 eta jaten zuten

 bizitzeko.

 Bizi, gaizki ziren bizi

 gure ongi hazteko.

 

 Lan egiten dugu

 asetzeko.

 Asetzen gara

 kontsomatzeko.

 Eta kontsomatzen dugu

 ekoizpenen xurgatzeko.

 Berriz kontsomatzen dugu

 soberakinen hurrupatzeko.

 Eta berriz kontsomatzen dugu

 mozkinen beti goratzeko.

 

 Bizipidea dugu hazten

 bizia izorratzen

 aberats hiltzeko.

 

 Eta lan

 eta jan

 eta lan

 aberasteko.

 

 Asetzen gara

 eta asearen asez

 leher egiten dugu

 aberasturik ote

 ala norentzat

 edo zertarako?

 

 Tripa bat bera

 betetzeko

 bizi bat bera

 bizitzeko

 eta besterik ezer

 zertarako?

 

 Lan egin bageneza

 jateko

 eta jan bageneza

 bizitzeko

 eta bazi baginte

 zerbaitetako?

 


inprimatu